Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Era berean, dastamena eta ukimena ere egotz lekizkioke, dastagarriak eta ukigarriak hautematen dituela adierazteko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.
Markoa objektu horren ertza da, lehenik eta behin, haren muga materiala, ukigarria. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.
Fotogramak duen izaera fisiko ukigarriak beste manipulazio batzuetarako ematen du aukera (mozteko, urratzeko, zikintzeko, eta abar). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.
Esan (eta egin) nahi duena da zinezko gauzak estimatzea, hezur-haragi-larruzkoak, gauza bistako eta ukigarriak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
Birikak aire ia ukigarri hartaz bete nituen, intsentsuak eta kandelen keak gozaturiko aire hotz hartaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.
Balio konbentzional guztiek agertzen dute ezaugarri hau -alegia, haien euskarri diren elementu ukigarriekin ez nahastea-. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 153. orr.
Ukigarria eta samurra zen zerbaiten ertza ukitu zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 214. orr.
Ukigarri ez zen guztiari iheska, ur edan berriak gorputz barnera ekarri zidan freskurara ezarri nuen gogoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Burmuina, ordea, organo materiala da, "ukigarria" nolabait esateko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.
Nire [pintura] lanak ez dira ukiezinak, erabat ukigarriak dira. Berria - Kultura 2006-03-11
Hau dena zinezkoa zait, erreala, argia, ukigarria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.
Hezetasuna ukigarria zen ia, itogarria. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 77. orr.
Diplomaziaren arloan herrialde arrotzera bidalitako mezularia, bere erregearen etsaigoaren mamitze ukigarria den aldetik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 201. orr.
Batek dio ez direla geldituko aberastasun ukigarriagorik agintzen ez bazaie, beste batek dio agian Jainkoari zerbitzatzeko loriarekin konformatuko direla. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.
Kolektiboa gauza abstraktu moduan ikusiko dute kide horiek, egundo ez dutelako ikusi eta bizi izan kolektiboa deritzan multzo erreala eta bere abaro ukigarria. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 92. orr.
Lanjerra ukigarri zen, Aljerrera ari zen soldadu talde tartail eta tematsuarentzat. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.
Froga ukigarri bat, neke guztien gainetik fede berriaren zainek lurrik elkorrenean noraino kontzen ahal duten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.
Bere minean egiazkoago eta ukigarriagoa zen, Juvenaliaren doinua, ordea, Haydn-ena baino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.
Karriketan ukigarria zen amorrua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.
Gertaera jakin eta ukigarriez hitz egiten hasi bezain laister, ez dago jada ikuspegi pankronikorik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 128. orr.
Francoren harriek tankera ukigarri eta zenestesikoa izaten zuten beti. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 183. orr.
Arte "abstraktua" askoz ere konkretuagoa da, izatez, gai zuzenagoak, ukigarriagoak baliatzen baititu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.
Koadernora aldatutako olerki haren aldamenean, hurrengo orrian, emaztearen beraren beste hura aurkituko zuen alargunak egun batean, hil ondoko poema ukigarri hura. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 51. orr.