Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ukigaitz 1 izond ukitzen zaila, ia ukiezina.
Musika aditu ahala emakume-irudi lanbrotsu, zehazgabeak etorri izan baitzaizkit beti gogora, dama eder, ukigaitz, lilurazko bezain iritsiezinak, airezkoak ia-ia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.
2 (adizlagun gisa)
Hutsunea, ukigaitz dirauena eta kolpeak fitsik eragiten ez diona, Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.
3 (izen gisa)
Besazpikorik eramanen ote zuen, Elliot Nessen "Ukigaitzen" gisara? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.