Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ukiezintasun iz ukiezina denaren nolakotasuna.
Bizitzaren ukiezintasun absolutua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.
Bide horrek [...] muga bat du: Espainiako herriaren subiranotasunaren ukiezintasuna. Berria - Harian 2005-02-02
Legebiltzarkideen eskubideen ukiezintasuna aldarrikatu dute EA eta SAk. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Nekane Bolado epaileak kaleratutako autoan, ukiezintasun hori aitortu die legebiltzarkideei, baina eskubide horrek ez duela «edozein jarduera» babesten zehazten du, «soilik ematen dituzten iritziekin» zerikusia duten adierazpenak. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)