Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ideia Ikusezin, Ukiezin, Atxikiezin, Materiagabe hura haragia higatzen, odola edaten, bizitza itzaltzen ari zitzaion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.
Bazirudien ezen, garaile ateratzea espero zuen une hartan, izaki ukiezin eta mendekari bat zetorkiola kontra egitera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 327. orr.
Jende-oldeen legea zen: etorri-berriek, azkenek, beren miseria eta deserritasunaren indar ukiezinarekin bultza egiten zieten aurreko migraziokoei. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.
Orduan Elizak botere handia zuen, eta ukiezina zen. Berria - Harian 2005-04-19
Erabakiak erakusten du Erregea ez dela ukiezina. Berria - Euskal Herria 2004-07-29
Nire bizitzarekin zerikusi zuzenik ez zuten errealitate urrun eta ukiezinak ziren biak ala biak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 27. orr.
Hauteskundeen data ez da ukiezina; prozesua bera da hala dena. Berria - Mundua 2004-11-24
Euri ukiezinaren epeltasun astunak azpian zanpaturik zeukan kalea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.
Madrilentzat «ukiezina» da prestakuntzaren kutxa bakarra. Berria - Ekonomia 2004-11-18
Ez du Oscar Freirek munduko txapeldun izanaren handiusterik, edo izar ukiezinen harrokeriarik. Berria - Kirola 2006-04-07
Herri bakoitzak bere jeinua du, dio Ganivet-ek; eta artean, politikan, baina dogmetan ere azken batean -gauzarik ukiezinenetan-, bere jeinuaren marka utziz doa den-denean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 264. orr.
Hil eta gero, arima ametsaren antzeko bihurtzen duk, ukiezina. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.
ETA izan da, beste ezer baino gehiago, euskal politika baldintzatu eta zikiratu duen kasta ukiezin hori. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.
Zorionez, ukiezinen mundu horretan Carreño eta Vazquez bezalako jendeak ez du lekurik. Berria - Kultura 2004-04-22
Trofeoa, beraz, irla baten antzekoa zen, niretzat, eta bost hilabete horietan hantxe iraun zuen, ukiezin, sendo. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.
Axenarioren tronpeta zain dago nork joko, ukiezin, ikusezin eta mutu, Azken Judizioko hura bezalaxe. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 49. orr.
Bosgarren talde bat dago: ukiezinak, pariak, harijanak edo dalitak, maila guztietatik kanpo daudenak, errukarri-errukarrienak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 56. orr.
Dalitak baztertzen zituen legea duela 50 urte indargabetu bazen ere, tradizio hinduistak bere horretan segitzen du eta, ohikoa da [...] ukiezinei erasotzea edo haiek hiltzea beste kasten eremuetatik pasatzen direnean. Berria - Mundua 2004-01-20
Indiako jendea, batez ere herri ttipietan, ikusi ez baina edonon sumatzen den marra batek banandu eta bereizten du. Alde batean kastako jendea; bestean kasta gabekoak, ukiezinak edo harijanak ("Jaungoikoaren haurrak"). Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 58. orr.
Indiako zenbait eskualdetan ukiezin bat goi kastako emakume batekin etzanda harrapatzen badute, biak hilarazten dituzte. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 62. orr.
Errekatik txalupetan etorri eta ukiezinak bizi ziren txaboletara hurbildu ziren, armak gerturik zituztela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 59. orr.
Estatuak uste du, historiaren eta politikaren eta merkatuaren guztiz gainetik, ukiezineko eta betiko dagoela subiranotasunaren botere mistiko hau. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 57. orr.
Zorua da, printzipio ukiezineko zorua. Berria - Euskal Herria 2006-04-02
Behin baino gehiagotan iruditu zitzaidan ukiezinezko esku batek, edo hobeto esanda, atzeman ezinezko gorputz batek, ileak ozta-ozta ferekatzen zizkidala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 250. orr.
Irudiaren ertza da; beste zentzu ukiezinezko batean haren zentzumenezko muga da; muga-marko bat da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.
Literaturan ere azaldu da ukiezinezkoen bizitza. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 63. orr.