Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argi dago lehenkiek ez dutela kolorerik behar eta ukiera ezberdinak forma ezberdinei dagozkiela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 143. orr.
Lisa ederraren ukiera irmoegiak are gehiago asaldatzen zituen Florenten gorputz argalaren hezurrak Normandiar ederraren hurbiltasun samurrak baino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.
Gogoko ditut klik horren ukiera eta hotsa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.
Haren harridura ez zen hargatik txikiagoa izan, uste baitzuen bat etorriko zirela irudien ukiera eta haiek irudikatzen zuten gauzena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 138. orr.
Irudi horiek ez zuten zerikusirik ordu arte ezaugarritzat izan zuen "ohiko" oroimenarekin: nahi gabekoak eta bat-batekoak ziren oraingook, flash tankerakoak eta ia menderatzaile eta eldarniozkoak, bai hotsez, bai bilbez, bai usainez, bai ukieraz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.