Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iparralde hunek jasaiten dituen nahigabe, ukatze, zapalkuntza eta mespretxu izigarriak ez dira oraikoak. Herria 2003-02-06
Desarrazoi historikoaren ukatze garbi bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.
Argazki-ekimenean bertan, oro har, beti izaten dela begiratzearen eta fetixizazioaren arteko bateratze bat (fetixizazioak, ez dezagun ahaztu, errealitatearen ukatze bat esan nahi badu ere). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.
Ziegara eraman aitzin, gela inpertsonal batean, mutikoaren pertsonalitatearen ukatze bideko lehen urratsak egin ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 72. orr.
Giza ezaugarri partikular baten edo bestearen ukatze eta haiei zegokien giza eskubide partikular baten edo bestearen errefusatzeak ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.
Baina baten enfatizatzeak ez du inoiz bestearen ukatzea adierazten. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.
Gobernuak esku-hartze auzietan izan duen jarrera [...] etengabeko ukatze, ezkutatze eta estaltze saioa izan da. Berria - Mundua 2004-09-24
Ukatze eskubide hori beharrezko ikusten dute autore askok, norberaren erabiltze eskubidea bermatuko bada. Berria - Gaiak 2004-01-14
Eskubide ukatze horri bide emateko, borondate politikoa baino ez da behar. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
Tortura ukatze horiek, iduri-eta Unai Romano gaztearen aurpegi desformatua leiztafin inoxent batek eginiko xixtaño baten ondorioa baizik ez zela... Herria 2005-06-16
Soilik erabateko premia larri batek edo eta pasio asaldu biziko batek bultzatzen zuena egongo zen prest hango liburuak kontsultatzeko eskatzen ziren buru-ukatze frogak gogo onez pairatzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.