Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren ukamen bakoitzean poema gogoangarri horren bigarren zatia aurpegiratzen diotela sentituko du. Pako Aristi «Note book», 2005 - 51. orr.
Huts egiten baldin banuen, ene bihotza ukamen ugarien ildoetan itotzeko arriskuan plazatzen nuen, eta nolabait nik horrelakorik ez nahi! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 145. orr.
Lagun hari betazalen gerizatik isuri ukamenak kordokatzen ninduela aitortu nion. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 191. orr.
Tinko zebilen bere ukamenean. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.
Gau hartan, gaztiguaren zein ahanzturaren usaina zukeen guhauren Lurraldetasun kontzeptua birindika aurtiki nuen: ukamenean finkatu herririk ez zen eraikitzen ahal. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 209. orr.
Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du, eta gaiztakeri gizonak, hondamenera kondenatua dagoenak, agertu behar du. Elizen arteko biblia 2 Ts 2,3