Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ukalondoan bermatuz altxatu zen, eta ohetik irten zenean neskatoaren ilea laztandu zuen arinki beste eskuarekin. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 49. orr.
Ukalondo bat mahai gainean bermatu, eta kokotsa eskuan hartu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.
Ukalondoak mahaian jarri nituen, eta burua bi eskuen artean. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.
Elkarren ondoan, ukalondoak eskudelean emanda, Maria Sara eta Raimundo Silva begira zeuden, isilik, bakoitza bestearen presentziaren jabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.
Jendartean ikusi nuen, orduan, ukalondoa barandan kokaturik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.
Txupa beltza, kotoizko galtza marroiak, ez oso estuak ere, eta kaskoa ezker ukalondoan trabatua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.
Agur egiteko moduan nazien kutsua hartzen zaio, esan nahi baita, eskuin ukalondoa aldakan eutsiz besondoa luzatzen duela, eta, eskumuturra ardatz, besoa mugitu gabe eskua tente jartzen duela, ta! Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.
Liburu guztiak bertan behera eroriko zirela zirudienean, liburuen gainean ukalondoa bermaturik eutsi zion saltzaileak dorreari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.
Atzo ukalondoa bihurritu nuen sorginbelarrak batzen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 86. orr.
Ukalondoa apurtu zuen finalerdietako hirugarren partidan. Berria - Kirola 2004-04-29
Eskotilako kristala apurtzen saiatu da ukalondoarekin. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.
Axenariok ohiko imintzioa egin du, ukalondo atzean babestekoa. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.
Ukalondoak belaunetan, buruari oratu zion bi eskuekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 181. orr.
Ukalondo bat leihoan, arto-hostoa kiribiltzen ari zen esku-ahurren artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.
Makurtu, eta ukalondoraino sartu du besoa. «Bizia lo», 2003 - 96. orr.
Bidean, ordea, mutil-koskor pildaire batek oratu zion ukalondotik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.
Itsuaren ondotik pasatzean ukitzen hasi da, ukalondo-kolpeak ematen, oinak zapaltzen, atzera egitera bultzatzen. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.
Oraingo honetan, ordea, biluzik behar zen joan, ukabil ergelen zaparrada baten pean, aurpegia zaintzeko ukalondo plegua ere gabe. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.
ukalondotik oratu (3); ukalondotik oraturik (4)
ukalondoz jo (3)