Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hobe likek haritz makila bat hartu, eta, emazteak amore eman arte, ukaldika birrinduko balu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.
Haiengandik jakin genuen erromazaleen desmasien berri: etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
Ni nor naizen, ni zer naizen, ni zenbateraino naizen esan ahal izan gabe oldartu zait bularrean ukaldika. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 156. orr.
Guregandik metro gutira, ostatu barnera sartu nahian zebilena abarroska eta ukaldika lotu zitzaion ate itxiari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.
Itsuski lotu zitzaion, ukaldika, ateari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 159. orr.
Harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.
Bagoietatik salbaiki jautsarazi zituzten, besotik harturik lurrera botaz, azote eta makil ukaldika aitzinaraziz, ihizi arriskutsuak balira bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 96. orr.
Bi gizon gazte brau jautsi dira auto batetarik eta borra ukaldika plantatu joaieria baten berinak hautsi behar zituztela. Herria 2003-05-22
Zartailu ukaldika erabili ninduten gero. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.
Txoriaren gorpuari moko ukaldika ekin zioten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 147. orr.
Aizkora ukaldika hautsi zuten atea. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.
Peon andana bat ari izan da hemen, jo ta jo, jo ta jo, mailu, aitzur, pikotz eta pala ukaldika. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.
Han bederen adiskideak eta auzoak bazituen, behar orduetan esku ukaldi baten emateko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.
Guretarik lau ikusten ditut hilak edo beren lagunek edo zaintzaleak arma gider ukaldika hilak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.
Izterrari ukabil ukaldika hasi zitzaion eta, ahots lakar zakarrez, listu jario, kexuka hasi zen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.
Emakumeak, orduan, aireari esku ukaldika: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 151. orr.
azote ukaldika (3); ezpata ukaldika (3); ganibet ukaldika (4); gider ukaldika (3); makila ukaldika (4); ukaldika hil (3)