Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ukaldi bat eman zuen mahai gainean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.
Egiazko amodioa eskainia zion gizonaren besoetan, haren ukaldi eta masailekoen bestaldean, amodioaren aztarnak bilatzen zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.
Bikotearen eguneroko bizimoldean ukaldiak eguneroko ogia ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 169. orr.
Ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Ate aldetik, etxebizitzan ukaldi batzuek burrunbatu zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 268. orr.
Ezaren itsasoko naufragoari zer inporta zaio olatu idorren ukaldietatik salbatuko duena luxuzko yatea edo patera den? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Egunkarietako errotatiba zaharrak galerada inprimatu berria bertzeekin pilatzerakoan gisako asotsa ateratzen zuen, zapla!, ukaldi bakoitzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Egunez bere amaginarrebak jo egin ohi zuen, eta gauez bere senarrak ostikoz eta ukaldiz jipoitu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 94. orr.
Arbola batek ukaldian zilatu zuen etxeko pareta. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.
Mehatxu asko eta ukaldi gutti. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 163. orr.
Labana zorroztu berriaz zilkoi-hertzea ukaldi finko batez ebaki zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Temati ematen zieten aurre bonbardaketei, baina bakarrik zeuden, eta ukaldi odoltsuak jasaten zituzten fronte guztietan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.
Igogailuan goitik behera amiltzea bezalaxe sentitu nuen balaztada [...] ukaldi itsu bat besterik ez zen izan lurrera-behar hura niretzat, ahozpezko tupust egite bat konorte-galerarantz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
Gaizo gizona oihuka minez, hain zuen ukaldi bortitza jasan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 25. orr.
Israelgo armadak ukaldi terroristak egin ditu, berrogei ta hamar bat hil eginez. Herria 2004-10-07
Bere eskua ukaldi hilgarria emateko gai izango ote zen? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.
Ukaldi oso mingarria jaso nuen buruan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 46. orr.
Ni sortu aurretik bizi izan zuten ukaldi andana haren aurrean zer proposa nezakeen nik, galduriko eleen bilaketari haztamuka baina setati lotzea baino? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.
Buruan ukaldi andana bat eman ziotela salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Bi ezpata ukaldi zituen gorputzean, eta arrunt ahuldua zekarten jadanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.
Lantza-ukaldi baten orbainak edertzen dio bularra. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 41. orr.
Azote ukaldi azkar bat bisaiarat igortzen daut. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.
Kirxaren aurretik igaro zen, baina hura oraingoan ere konturatu ez, eta, mutilari hurreraturik, esku ukaldi batez altzora isuri zion tea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.
Jarri eta bere zakutik kolorezko haizemaile bat ateratzen zuen, idekitzen, bizpahiru hegal ukaldiz bisaia freskatzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.
Martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.
Duela zonbait egun, palestindar mortier ukaldi batek hil ditu bi judu gazte. Herria 2001-05-17
Ximurraren bolante-ukaldi ozpinduak autoaren bertze aldera igorri ninduen kasik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Belaun-ukaldi gogor batez makila puskatzen den bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 150. orr.
Eskoteak goiti eta beheiti egiten zuen taupada, beso ukaldi bakoitzarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.
Lehen begi ukaldiak jakinaren gainean jarri zuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.
Gustatzen zitzaion errain ukaldi batez zamaren bizkarreratzea eta trinkili-trankalaka selauru edo ganerrera hupatzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.
Emazteak buru ukaldi hotz batez ihardetsi zion nire diosalari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.
Lepo ukaldi arin batez bihurtu nituen begiak, egunkariaren lehen orrialdeko titular beti bezain luzeetara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Sugearen buru gainean zuen eskua askatu zuenean, kobrak hortz-ukaldia egin zion. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 163. orr.
Egia da gure asmo guztiak deuseztea bururatu zaiola, alaba komentura berriz sarrarazteko xedea harturik: ukaldi hori gibelarazi dut ordea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.
Ez zaitu lehen ukaldian ikusi eta zure presentziaz konturatzen delarik bitxiki begiratzen zaitu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 305. orr.
Errugbian, hala ere 3000 behariren aitzinean Baionesek ez dute ukaldia atxiki, Perigueux-koek gaina hartu diete 15/22 ko emaitzarekin. Herria 2002-11-07
Zernahi txarkeria, etsimendu eta ukaldi txar ikusten da (ohointza, indarketa, bere buruaren hiltze, jazarketa, manifestaldi eta beste). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.
Bere grina makurren ukaldi bortitzak besterik ez zuen loeriatik erauzten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.
Sumatuko duzu zenbatez ere nahi dudan erantzun diezadazun, eta zure isiltasuna zein ukaldi latza litzatekeen niretzat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.
Nire postuan iraunez, ukaldi ederra jo nion nik. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 125. orr.
Baldin ukaldi handiren bat jotzekoa bazara, baldin entseiatu behar bazara aurkari lanjeros hori beldurgarria gerta dakizukeen zereginen bat egitera, ekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.
Ukaldi erabakigarria jo nahirik, malkoak deitu nituen neure sokorrian. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.
Alkohol-ukaldi horrek baretuko zuela gogoratu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.
Hausturazko gutunak argi ukaldi baten gisarakoak izan ziren maitale gaitzetsientzat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 239. orr.
Gogoko izan nuen haren mazelak odol-ukaldiak jota ikustea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.
Imajina ezak bi zirtzil horien bihotz-ukaldia, harrapakina Ripodasen elektrotresna-saltegira ekarri eta kanpaina-denda hedatzean! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.
Zituen kezkak ezagutuz, ez nuen gehiago baizik estimatu haren telefono ukaldia. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.
Jakin-mina piztuta garbi-ukaldia toki guztietara hedatua ote zen, korridore estuan barna menturatu nintzen, Ttipiren bulegoraino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.
azote ukaldi (4); aztapar ukaldi (6); begi ukaldi (12); begi ukaldi bat (6); buru ukaldi (11); buru ukaldi batez (6); esku ukaldi (18); esku ukaldi bat (4); esku ukaldi frango (4); ezpata ukaldi (6); ganibet ukaldi (3); makil ukaldi (6); telefono ukaldi (3)
ukaldi bat eman (4); ukaldi bat emanez (3); ukaldi frango (4); ukaldi txar (13); ukaldi txarrak (5); ukaldi txikiak (4)
azken ukaldia (3); lema ukaldia (3); ukaldia atxikitzen (3)
lehen ukaldian (5)