Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ukabildu, ukabil(du), ukabiltzen du ad eskuaz mintzatuz, itxi.
Nik koska egin nion beheko ezpainari, eskuak ukabildu nituen azkazalek mina eragiteraino. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 31. orr.
Eskua ukabildu du pozak hunkituta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.
Lokietako zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan; eskuak, aldiz, ukabilduak eta atezuan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Izan ere, nor zen gauza ezer egiteko tamainako tragediaren zamapean, eztarria emozioak estututa, eskuak amorruz ukabilduak eta ireki ezinik? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 32. orr.