Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta, behin, hontz bat ere aditu nuen uhurika, gure leihoaren kanpoaldean doi-doi. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 61. orr.
Berehala nabaritu genuen zakurrak geldirik zeudela, uhurika. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.
Sinesmen hori zen lehenago, batez ere zakurra gauez uhurika hasten zenean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.
Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Beldurrez uhurika ari den giza-samalda hari indarka ekiten diote zaldiek, irrintzi ikaragarriak botaz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Karmen nire gainean zangalatrau jarrita, gora eta behera, eta ni uhurika ari nintzaiola, sentitu nuen ate-hotsa aurrena, txirrinarena gero, ahots batena hurrena. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 7. orr.
Indioiloa uhurika, zilipurdika joan zen teilatu-isurkian beheiti, hegatzean ezin gelditu eta erori egin zen goitik behera lurreraino. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.