Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uholderik ere ez dakusat inondik; harea bakarrik, hondarra, ilargiak argiztatua, eta haizeak uhindua, uraren antzera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.
Oskarbi zegoen, haize gozoa egiten zuen, eta belarra uhindu egiten zen hankapean, oihan debekatuaren beste aldean, aurrez aurre, zegoen zelairantz maldan behera zihoazela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 133. orr.
Gorputz-atal guztiak etengabe higituz eta uhinduz zutabeei bizirik eusteko. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 125. orr.
Orduko ile luze eta uhindu bera. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 56. orr.
Ilajea lisoa, kizkurra edo uhindua, edo ilaje galdua, besterik gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.
Bizpahiru kilometroz edo bidearen goiti beheitiek olatu uhinduaren goxoarekin eramaten gintuzten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 31. orr.
Añonek eraikuntzarako altzairu uhindua ekoizten du, eta ADA erosita, altzairua prezio merkeagoan lortzeko asmoa dauka. Berria - Ekonomia 2004-04-17
Gizon zuriek, bien bitartean, hesi trauskil samarra eraiki dute zelai uhindu baten tontorrean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.
Neskak ezin izan zuen barrenetik ateratzen zitzaion aldaken mugimendu uhindua ekidin. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 179. orr.