Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urak eta izotzak mendez mende landutako uharri biribil batean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.
Honetan ari zela ur-harri borobil batek jo zuen saihets aldean eta saihets-hezur bi zanpatu zizkion gorputz barrura. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.
Gorakako eta beherakako olatuek harkaitz eta hondarrezko uharri baten kontra jotzen duten kolpea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.
Harri hau, uharri hau, ikusten duk? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.
Uharri ttipiko karrika beldurgarria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.
Uharri landuak azaltzen dira besteak beste. Berria - Kultura 2004-08-19
Beraien eta babes-portu haren artean uharri apartsu eta trumoitsuak zeuden "lerro batean ostertzetik ostertzera". Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.