Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igeltsuz kargatua eta hodi uhargiz biribilkatua zen gaixoa bere ospitaleko gelan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 58. orr.
Botila berde uhargia ezpain artera hupatzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.
Ene bihotz beratasun berriaren aterpea eraikiz, haize firfira arinek bulkaturiko laino uhargiak zirurikan bazebiltzan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 124. orr.
Guretzat biziki garrantzitsua da ekinbidean argitasuna atxikitzea, uhargi izatea, informazioa zabaltzea eta jendeekin eztabaidatzea. Berria - Harian 2006-02-23
Eztabaida publikoa eta uhargia bultzatu nahi dut. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Ilunpearen isiltasunean, hasperen elkorra baizik ez zen entzuten eta zer herrestatu baten oihartzun uhargia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.
Ahoa eta sudurra kartzelatzen zion tresna uhargiak hatsaren abiadura biderkatzen zuen, irudiz erritmoan ari zen monitorearen hots labur zehargiarekin jostari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.
-Ez nuen ezeren eskubiderik eta gaur berdin, hormak arrasatuz bizi naiz, uhargi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.