Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euria guti aire aste huntan, uhar batzuez kanpo. Herria 2005-03-24
-Orain, atertua baitu, hobe duxu etxalde partiturik, beste uhar bat jin aitzin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.
Azken egunetako uhar nasaiek ibaia loditu eta lohitu zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.
Urtean zehar, haize zirimolek -ziklonek- zafratzen dute, uhar tropikalek urratzen dute. Herria 2001-11-08
Holako uharrek ez dute luze irauten. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.
Uharra ez zen gelditzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.
Aski aro berdea zen eta bat-batean izan da ikaragarriko barazuza uharra! Herria 2004-02-05
Makur handixkoak denen buru, harri uharrak denbora guti iraun badu ere! Herria 2003-07-24
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Gainera, ur lasterra bortxaz eta jauzika zihoan aitzina, uharra irudi, ibaia gurutzatzea erabat zailduz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.
Ibaiak ur handia zekarren urte sasoi hartan, eta mendiko uhar baten indarrez isurtzen ari zen, nonbait. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.
Gainezka eginiko ibai eta erreken uharrek zubi eta argindar zein telefono linea asko eroan dituzte. Berria - Mundua 2004-07-14
Martinek uhar bat inguratzen duen bidexka hartu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.
Begi bakarreko zubitxo batetik iragan nuen uhar hau, eta beste aldeko mendiaren aldapa igan nuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.
Uhar nahasiak han ondoko soilune batean egindako putzu barean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.
Altuera jakin batean, uharra amildegi zen, eta ur distiratsua behe-behean malkortzen zen, sasiartean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.
Uharrek ateratzen dituzte altxorrak lurpetik, eta uholde beroiek sartzen dituzte lur azpian. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.
Bertan biltzen dira Bardeetako zenbait uharretako urak. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Urak ez daramana, uharrak! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.
Goiko solairuko maizterrak komuneko urari eman zion eta hormaren barrendik zihoan uharraren burrunba entzun zen, jaki merkeek eragindako gorotzaldia eramanez aurki. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.
Otsoak gorputz osoan egiten zidan hozka, amorruz, eta uretan ikusten nuen nire odol jarioa, uharretan, gorputzaren inguruan, uraren berdearekin nahastuta. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 20. orr.
Asteoroko aitortza derrigorrezkoan, izerdi uharrak abiatzen zitzaizkidan bizkarrean behera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.
Aitzin egunetako tenperatura infernutarra ez zen batere eztitua, eta izerdi-uharretan nintzen, koadernoa eta grabagailua besapean estu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Tu uharrak biltzen zituen aldi oroz Bozen predikuen ondorioz Kerguelen komisarioak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 47. orr.
Iraketik ken itzazue zuen tropak; aurretik horrela egin dutenen bideari jarrai izaiezue, odol uhar batean harrapatuta izan nahi ez baduzue. Berria - Mundua 2004-07-30
Atentatu entsegu horren kondenu uharra segidan abiatu da. Herria 2002-12-19
Haatik, euri uhar baten gatik, kontzertua laburtu behar ukan dute. Herria 2004-07-01
Zer den bestenaz mundu honetako komedia, euri uhar batek nolako ondorioak ukaiten ahal dituen! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.
Merkatuguneko aterbe zabalean egin dute, bezperako euri uhar nasaien ondotik, aro-ikertzaileak dudakor-eta, ez baitira kanpoan egiterat atrebitu. Herria 2005-09-15
Ortziekin batean euri uhar bat gaitza. Herria 2005-09-01
Pilota partida hasi balin bada bere tenorean, ez da bururatu ahal izan, euri uhar polita egin baitu eta gisa hortara besta guzia ezeztatua izan da. Herria 2005-06-30
barazuza uhar (3); euri uhar (10)