Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uhalgile iz uhalak egiten dituen pertsona.
Zela berria zen, egun guti zuen Donapaleuko uhalgile batek buruturik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.
Lehen behakoan ezagutu nituen bi aldeetako mailu txikiak, Donapaleuko uhalgileak aitatxiren enkarguz larru gorrixkan itxuratuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 282. orr.
Ez dakigu gizon honen izenik, bakar-bakarrik bere ezizenarekin, "saddler of Bawtry" izengoitiarekin geratu da historian: Bawtryko uhalgilea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 213. orr.
Bawtryko gure gizona zelagilea zen, edo nahi baduzue uhalgilea edo guarnizioneroa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 213. orr.