Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bularra zati bi egingo diat [...] arrantzale kume ugerdo hori! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.
Oilotokiko kakoa baino ezgauzagoa, arrantzale ugerdoa, zikin zorrizto halakoa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.
-Hura ere, Basurtokoarentzat, arrantzale zikin ugerdoa! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 378. orr.
Hara agertu den Ernest Hemingway ez da gerra kazetari ohia, Habanan izaten dakien gizon ugerdo eta koipeztoa baino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.
Biluzik zetzan zarpail ugerdo pilo baten gainean, besoa burua babesteko jasota, eta zartadaren arrasto moreak saihetsak markatzen zizkion. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.
Angolan mertzenario azkendu ordez edo Panamako banderapean zebiltzan zamako ugerdo haietarik batean ontziratuta itzali beharrean [...] Oteiza boxeolari zapuztua herriko aurrena izan zen soldadutza Legión Extranjera-n egiten. Bingo esan ordez, Virgo esaten omen zuen askotan, edo Bimbo, Vigo ere bai, txantxa jotzearren; gezur ugerdoa dena, infamia lohia, nik ez nion sekula halakorik entzun. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.