Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ugaztun 1 izond ugatzak ditutena.

Animalia plantigrado ugaztuna, edentatuen taldekoa, jaioterriz afrikarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Orubezale [...]: Dennis Kearneyren ikuspegi politikoari atxikitako animalia ugaztun ornoduna.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.

2 animalia ornoduna, lauoinduna, beti-bateko tenperaturakoa, biriken bidez arnas hartzen duena, nerbio sistema oso garatuaz hornitua, eta emeak bere umeak ugatzetako esneaz elikatzen dituena; pl delako animaliak osatzen duten klasea.

Animalia erreinua bitan banatzen da: odol hotzeko izakiak (sugeak, arrainak eta intsektuak) eta odol beroko izakiak (hegaztiak, gizakiak eta gainerako ugaztunak).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Konposatu eta erreakzio kimiko asko eta asko berdin aurkitzen ditugu mikrobioetatik hasi eta ugaztunetaraino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Horra hor zergatik, hain handiak izanik ere arrainen eta ugaztunen arteko aldeak, guztiek dituzten ia gene berak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Animaliak gara, ugaztunak, primateak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Gizakietan eta ugaztun gehienetan, oso eraginkorra da tenperatura-erregulazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Ugaztun gehienen artean jarduera sexuala emea araldian dagoen bitartean gertatzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.

Gizakia beste ugaztunak baino babesgabeago jaiotzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Ugaztunak, ugatzetik hazten du umea, eta amaren esnea agortu ahalean, jaioko eta indartuko zaizkio hortzak umeari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

Ugaztun eme eboluzionatuagoek -martsupialioek, lehenengo, eta plazentalioek, geroago- [...] bagina garatu zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Katuak baino txikiagoak dira Owstonen zibetak, baina haiek bezala, ugaztun haragijaleak dira.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Zerbidoen familiako ugaztun artiodaktiloa da oreina.  Berria - Gaiak   2004-11-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste ugaztun espezieen aldean -baita primate espezieen aldean ere-, gure arteko laztanak, zirriak, sakatzeak, miazkatzeak, astinduak eta bestelakoak askoz ugariagoak eta biziagoak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.

H5N1 birusak beste ugaztun espezie klase bat kutsatu du lehen aldiz Europan: hudoa.  Berria - Gaiak   2006-03-10

1971n doktoratu zen aztarnategietako ugaztun faunari buruzko tesia eginda.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Iruditu zitzaidan bazegoela hartarako urrats bat aurreratzea eta ugaztun-zelulen ezaguera egitea sagu-zelulak haziz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hasieran lehorrean garatu eta eboluzioan zehar atzera uretara itzulitako itsas ugaztun askok, hala nola izurdeak eta mazopak, oso usaimen eskasa dute, edo batere ez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Arrainak gutxitu izana ez da itsas ugaztunen errua.  Berria - Gaiak   2004-07-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas ugaztun (3); ugaztun eme (4); ugaztun emeek (10); ugaztun espezie (5)

lehen ugaztuna (3)

itsas ugaztunak (3)

itsas ugaztunen (4); ugaztunen artean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus