Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maskara horiek lagungarri izango dira pertsonaia bakoitza arteak sortutako irudia dela eta zein bere oinarrizko sentimenduaren adierazpenean betikoturik dagoela iradokitzeko: gaizkiaren damua iradokiko du Aitarenak, mendekua Ugazalabarenak, erdeinua Semearenak, oinazea Amarenak. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.
Sei pertsonaia horietatik bik, aitak eta ugazalabak, adierazten dute, batez ere, beren formaren finkotasun lazgarri eta ezin saihestuzko hori, bai aitak bai ugazalabak forma horretan ikusten baitute betirako adierazirik beren esentzialtasuna. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 150. orr.
Ugazalaba, hemezortzi urtekoa, pertxenta samarra izango da, ia lotsagabea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.