Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luxua eta ugaritasuna ez dira haren iritziz, bizi-kalitatearen adierazle. Berria - Gaiak 2004-03-24
Formen ugaritasunaren atzean, ordea, egitura- eta funtzio-antzekotasun harrigarri bat hautematen dugu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.
Ondasunen ugaritasunak egokiera onak edo aisiarako aukerak ugaritzen ditu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.
Herrialde askotan, dibisen ugaritasunak kontsumoa biziagotu du, eta horrek truke-tasa erreala igoarazi du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.
Erregistro, ahots, gai eta formen ugaritasunaren metaketak osatzen du literatura jakin bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.
Ugaritasunak salbatuko omen zuen gure literatura. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.
Begiraiozu ezeri uko egiten ez diozunean, ugaritasunaren uretan igeri zabiltzanean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 270. orr.
Laboreen errotazioaren historia, gizateriak gosetearen eta ugaritasunaren artean lortu duen orekaren historia. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.
Badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen. Elizen arteko biblia Flp 4,12
Amaitu ziren Egipton ugaritasunezko zazpi urteak. Elizen arteko biblia Has 41,53
Txitxikovek irribarre egin zuen hain ugaritasun handia ikusirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.
Bere ugaritasun infinituan, poesia bakarra da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.
Urritasun edo ugaritasun horiek, nondik baitator kanbioaren aldaketa, ez dira urritasun eta ugaritasun errealak; urritasun edo ugaritasun erlatiboak dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.
Zenbaitentzat zuhaitz horren ezaugarri nagusia aniztasuna da, espezieen ugaritasun ikaragarria, aldatzeko gaitasunak amaierarik ez duela baitirudi. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.
Metodoak, sistemak, denborak alegia, irentsi du gure gogoaren ugaritasun espazial osoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.
Begi-bistakoa da amodiozko kanta eta balada zaharretan hegaztiak duen ugaritasun sinbolikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.
Harrigarria baita [hats hitzak] behialako euskara bizian erakutsi duen ugaritasun semantikoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 108. orr.
Eskasiaren garaietan ugaritasun-garaietako jokabidea izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.
Brigittek, ugaritasun garaietan bezala, odolosteak batzen erabilitako zorroan gorde zituen ondo zupatzen nekatu gabeko hezur haragitsuak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 206. orr.
Giza espezieari, oro har, eta populazio bakoitzari ere bai, joko handia eman diezaioke ugaritasun-ondare horrek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.
Jakitun-ugaritasuna munduarentzat osasun, eta errege zuhurra herriarentzat ongizate. Elizen arteko biblia Jkd 6,24
Jende ugaritasun hori, ez izan zalantzarik, gauza txarra da gobernu errepublikar batean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 264. orr.
Frantzian ikusten denez, mahasti-kopuru handia da biztanle-ugaritasunaren kausa lehenetako bat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.
Halako arrain ugaritasuna ikusirik, handiak bere saskian jasotzen ditu eta txikiak uretan uzten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.
Nabarmena zen bere altueragatik eta adar-ugaritasunagatik. Elizen arteko biblia Ez 19,11
Beren odol-ugaritasun horrengatik inolako beldurrik gabe eusten diote ezpataren erasoari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.
Gure erresuman ezin konta ahal gauza miragarri daudela, lekuen ederra, lanbide ugaritasuna eta mota askotako lurrak kontuan hartu gabe ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.
Langile-klaseari esku betean eskaintzea bi gauza erakargarriok: klase ertainaren bizi-maila eta norberaren gurariak asetzeko aukera-ugaritasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.
ugaritasun erlatiboaren (3); ugaritasun eta urritasun (3); urritasun edo ugaritasun (3)