Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janarien ugaltzea itsasbidean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 433. orr.
Lan-indarraren ugaltzea, partez behintzat, diru-ekonomiatik kanpo segurta daitekeenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.
Finantzatresnen eta merkatu eratorrien ugaltze honek [...] "arriskuen azoka" baten tankera ematen die kapitalen nazioarteko merkatuei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Lan istripuak, langileen segurtasun eza eta lanbide gaixotasunen ugaltzea «lan gatazkaren ondorio» dira. Berria - Ekonomia 2006-04-26
Arrazakeriaren ugaltzea ez da Korsikan berez gertatzen den zerbait. Berria - Mundua 2004-12-18
Zerbaitek eragin du izokinaren mutazioa, belarren baten ugaltze neurrigabeak seguru asko. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 144. orr.
Integrazioaren eta baztertzearen arteko harreman nahasiak ez dira ordea enpleguen suntsitze- eta ugaltze-mekanismo horietara mugatzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.
Badira helburua berengan ez duten espezieak ere, baina ugaltze- eta suntsitze-legeen nahitaezko ondorio direnak, hala nola, adibidez, simaurtegietan jaiotzen diren har mota ezberdinak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.
· Indarkeria oinarrizko giza eskubiderik ezak eta nazioartekoan dagoen arma ugaltze izugarriak pizten dute. Berria - Mundua 2004-01-04
Naturaren printzipioarekin, hau da, ugaltzearekin bat ez datorren sen sexualaren edozein adierazpen perbertsioa da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.
Gizaki eta animaliez, beren espezieen ugaltzearekin duten zerikusiaren aldetik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 95. orr.
Histiozitoen eta zelula erretikulatuen ugaltze neoplasikoa. Berria - Gaiak 2004-09-25
Gizonaren ugaltze aparatua konplexua dela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.
Beste batzuek espeziea kontserbatzeko premiarako balio dute, ugaltze-organoek, alegia. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 113. orr.
Gero eta bitarteko gehiago ditugu gure ugaltze ahalmena kontrolatzeko: kontrazepzio metodoak ditugu, biharamuneko pilula eta haurdunaldia eteteko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 113. orr.
Espeziearen ugaltze arrakasta tasa %12koa izan zen iaz. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Zelulen ugaltze-tasa egokitu egiten baita galera berdintzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.
Katuak, berriz, maiz bakarrik bizi dira, ugaltze-denboran arra eta emea elkartu egiten badira ere. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.
Bikote iraunkorraren eredua sustatu zuten ugaltze baldintzak eta baldintza sozio-ekonomikoak desagertzen direnean, giza primateok berriz ere aldian behin bikote bat osatzen dugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.
Orobat injekta daiteke gene bat gorputzeko zelula guztietan koka dadin, are zelula germinaletan, hots, banakoaren ugaltze-zeluletan, hark ondorengoei pasatuko dizkienetan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
ADNa klonatzeko, biderkatzeko, haren sekuentzia ateratzeko aukera izateak deuseztatu egin ditu hainbat debeku eta muga, organismoen ugaltze-zikloak zein geure kulturak ezarritakoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.
Preso batek eta bere emazteak ez dutela lagundutako ugaltze tekniketarako eskubiderik. Berria - Gaiak 2006-05-09
· Honela eliza bat zibilizazioen ugaltze-sistemaren zati litzateke, tximeleta eta tximeleta artean arrautza, larba eta krisalidaren papera eginez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.
Maiatzaren 24an, Giza-ugaltze Artifizialari buruzko Batzordea bilduko da. Berria - Gaiak 2004-05-20
Giza Ugaltze Artifizialari buruzko 1988/35 Legeak ez zuen garbi esaten sobran zeuden enbrioiekin zer egin behar zen. Berria - Gaiak 2004-07-16