Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ugaltzaile izond ugaltzen duena.
Irunberrin ehun [putre] bikote ugaltzaile daude egun. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Naturak ugaltzaileak besterik ez omen ditu nahi, baina ugalketarako ematen dion hazia nahi hainbat aldiz galtzen du gizonak! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 184. orr.
Odolki ugaltzaile soil bilakatzen dira. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.