Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Airearen freskoa goiz-arrats, arratsaldeko beroa, haize hegoak ufaturik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 15. orr.
Afrikaren aldeko haize batek ufatzen du gaur munduan; ez da moda bat, jokaera zintzo bat baizik. Berria - Harian 2005-07-06
Haizea ufatzen duten tresnak eskuan, plastikozko basoak metatzen zituzten, bildu eta kamioia hustera eramateko. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Aste buru huntan, Arrosa-Sohateko haizeak azkar ufatuko du. Herria 2003-07-03
Aurten Sohateko haizeak Maliraino ufatuko du. Herria 2003-07-03
Beharrik, ekaitzen artetik, maitasun haizeak ere ufatzen du, eta zorionez, gure xokoari doakionez, maitaldia ez zaiku bakarrik Miarritzera mugatzen. Herria 2002-09-12
Bainan haize-kontra aintzinatu behar delarik, bortizkeriaren tentazionea hor baita azkar!; iduri luke haatik azken aste hautan haize berri batek ufatzen hasia duela lurralde huntan. Herria 2004-01-01
Mikel eta bere alabak plazerretako "wuuua" luze bat ufatu zuten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 84. orr.
'Squatters!' ufatu zuen gidariak bere mespretxua adieraziz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 163. orr.
-Zoazte kakitera, to! -ufatu zuen Ninak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 26. orr.
-Eta ni Ezpeletako baroi eta Gendulaingo konde! -ufatu du Migel Mailuk bere dorrean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 42. orr.
Bidenabar bere nortasun eta bizileku finko bakar izanen zenaz zehazte harrigarrienak lau haizetara ufatuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.
Serge filosofoak ufatuak zizkidan nabardura eta zalantzak ez nituen aipatu nahi. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 129. orr.
Deabruak omen du etsipena ufatzen gizonari: ez dut haren beharrik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 143. orr.