Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isiltasun handi horretan entzun nuen lehenengoz, udako iluntzeko haize leunaren ufadek ekarrita, melodia alai, bare eta ia hautemanezin bat. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 118. orr.
Haizeak 90 kilometro orduko hartzen baditu, kamioi handiei abiada moteltzeko aginduko diete, eta bidea itxiko diete 120 kilometro orduko ufadekin. Berria - Gaiak 2004-12-15
Qatarren ufadaren indarra oso handia da, eta motoarekin azkar gidatzeaz gain, buruarekin ere azkarra izan behar da. Berria - Kirola 2006-04-08
Leninek iragarritako hauspo askatzailearen ufadak mailukada lehor bihurtu dira, hor nonbait, bidean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.
Besoz beso ibili ziren biak, Peppone eta On Camillo, eta distantzia gero eta txikiagoa zen eta sugarren ufada nabaritzen hasiak ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 85. orr.
Atzerriko inbertsiogileek mugitu zuten merkatua, Wall Streetek bezperan izandako igoeren ufadei segika. Berria - Ekonomia 2004-04-14
Arratsa bazetorren, eta arrastiriko ufada beroak agertu ziren tarteka, urtegiko gainaldea kixkurtuz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 224. orr.
Ufada ozena eta min-oihu bat entzun ziren, Neville Crookshanksen gainean esertzen hasi baitzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.
AEBetako datu ekonomikoek haize ufada beroa ekarri zuten, balio merkatuetara soilik. Berria - Ekonomia 2004-02-28
Gutxien espero zuenean, mamu mordoska bat agertu zitzaizkion bide erdira: haien orro eta ke-ufadak egundokoak ziren, zinez beldurtzeko modukoak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 119. orr.
Burua mugitzen zuen bakoitzean lurrin ufada bat arnasten nuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.
Haize ufada epel batek agurtu ninduen leun. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.
Urakan eta ekaitz tropikalen aroa amaitu da berez Ozeano Atlantikoan, baina haize ufadak ez dira amaitu. Berria - Gaiak 2006-01-04
Hala eta guztiz ere, orduko 290 kilometroko haize ufadak eta euri zaparradak eragin zituen Larry-k. Berria - Mundua 2006-03-21
Hura da bere poztasun bakarra, haize fresko ufada bakarra. Berria - Kirola 2004-05-11