Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

udazken 1 iz udaren ondoko urtaroa, Lurraren iparraldean irailaren 21etik abenduaren 21era hedatzen dena. ik larrazken.

Igaro ziren nonbait udazkena eta negua gu zigor-geletan geundelarik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 106. orr.

Elanor txikiak ia sei hilabete zituen eta 1421eko udazkena sarturik zegoen dagoeneko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 386. orr.

Etorria zen udazkena eta, berarekin batera, atzera ere hondartzan bakarrik paseatzeko aukera.     «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.

Lur gainean zabaltzen zen belarra lehorra zegoen, udazkena baitzen, urtarorik bigunen eta sikuena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

Udazkenak aurreneko egunetan hego haizea ekarri zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 264. orr.

Udazkena laburra duk Siberian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 340. orr.

Bakarrik gelditu nintzen Iruaingo etxean, eta, udazkenaren etorrerari amore emanez bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

1524ko udazkenean, albistea hedatu zen Nafarroako Estatuetan: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.

Liburuko gainerako bost ipuinak 1985ean idatzi nituen: lau udan, eta azkena udazkenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.

Beste hamar liburu idazten ari dira, batzuk udazken honetan argitaratzeko.  Berria - Kultura   2006-04-28

Isildu gabe hitz egiten zuen Krimeako udazkenei buruz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 210. orr.

1922ko udazkeneko gau eder bat zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 82. orr.

Udazkeneko egun bat zen, hego haizeak zeruko errautsak garbitu, eta Donostia urre kolore beteaz janzten den horietakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Gauza beltz eta txiki bat herrestan zebilen, gelako berotasunak suspertutako udazkeneko euli berankor bat inondik ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.

Udazkenerako iragarrita zegoen bi hartz emeen etorrera, baina, egun, hala izanen denik ez du inork ziurtatu nahi.  Berria - Harian   2005-04-10

Mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Gaua genuen konplize, udazkena begirale.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 43. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Udaberri edo udazken goiztiarreko haizerik gabeko goiz isiletan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.

Udazken hozkirri eta lanbrotsu honetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

Afrikako eguraldi beroarekin ohituta, ezin arrotzago sumatzen zuten iparraldeko mendi haietako udazken izoztua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.

Udazken garbiko egunen sokak bai, goiz eta arrats garbi alai zeharrargikoak ekartzen badaki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Udazken lehorra dator, baina zentral hidraulikoen erritmo geldoa apalduko dute beste azpiegiturek.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Udazken osoa pasa zuen Alesek josten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 93. orr.

Udazken beteko harmoniaz jantzitako musika, ironiaz ukitua baina berak buru barnean itzalez inguratua bezala entzuten duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Udazken bete-betean ere bainatzeko moduko ur beroa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Hori zen ia dena, ur gozoko ibai batzuetara udazken beranduan etortzen ziren amuarrain erraldoiak eta izokinak kenduta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.

Diezek «udazken gatazkatsua» iragarri zuen, negoziazio kolektiboan patronalak eta administrazioak «ez mugitzeko jarrera» dutelako.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Behin betiko epaia ez da aurtengo udazkena arte espero.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

1973tik da Knesseteko diputatu, iazko udazkena arte Likuden eta ordudanik Kadima alderdian.  Berria - Harian   2006-03-30

3 (hitz elkartuetan)

Udazken goiz batean Moncloara paseatzera joan zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Donostiako udazken arrats hezeetan gertatzen zitzaizun hura hasi zaizu gertatzen W.n ere.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.

Udazken-egun malapartatu batean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.

Udazken hasierako egun garbi bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.

Bihotz-ilun sumatzen zuen zenbaitetan, zuhaitzetako azken hostoak udazken amaiera aldera bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 79. orr.

Udazken erdialdera Jonathanek unibertsitatetik hots egin zidan.  Berria - Kultura   2004-08-27

Udazken hondarreko eguzki-sarreraren argitasunak estaltzen zituen berdeguneak eta ibilbideak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Baina orduan udazkena zen, iazko udazken sasoia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

Udazken koloreari eusten diote oraindik eskualde honetako arboladiek.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 64. orr.

Udazken giro naturala bezain gauza estimatzekorik apenas.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Eguberri belaxka eta udazken-girotakoa bada, gero kontuak, Pazkotan, alegia!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Letrak aldraka, udazken partean zozabarrak bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.

Mahatsaren udazken-dasta udazkenean, eta mahaspasaren negu-dasta neguan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.

4 irud/hed

Udaberriz betea nire egunen udazkenean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.

Beti gabiltza biluzik, jaio berri, hil berri, argia baita gure izaera eta gure existentzia, gure aldea eta gure ifrentzua, gure udazkena eta gure udaberria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus