Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udatiarrak hasiak omen dira nondinahi agertzen, oraingoz madrildarrak gehiago paristarrak baino, Hugori sinestekotan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.
Hurrengo egunean atzerritar batzuk ikusi nituen toldo hori eta zuriaren itzalpean eserita, urteko lehen udatiarrak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.
Gure auzokoek, aspaldidanik, urtero, bi apartamendu alokatzen zituzten udatiarrei. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 84. orr.
Gure elizetan ikusten diren udatiarretan badira elizatiar jarraikiak, badira ere hala ez direnak. Herria 2003-09-04
Udatiarren etorreraren garrantziaz jabetzeko, esan dezagun 1901ean hamaika mila lagun inguruk aukeratu zutela Donostia udaleku gisa. Askoren artean «Rataplan» - 60. orr.
Gautegiz-Arteagako etxeen %48 hutsik daude edo udatiarrenak dira. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Miradorerantz abiatu ginen lehenik, baina udatiarrez betea ikusi genuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.
Ondoan eserita dauzkan udatiar musugorriak, beren haragi nasaietan eroso, gozatzen ari dira antzezlanaz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.
Udatiar eskuindarrak joanda zeuden ordurako, familia eta zerbitzariekin, euren palazio zuriak ia hutsik utzita. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.
Italian, hanbat eta hanbat udatiar bisitari baduten herri hortan, kanpotiarra hezi nahi lukete hango bazterren hobeki errespetatzeko. Herria 2003-08-14
Joanden igandean hor zen ere beraz "Delphin-Renaissance" untzia ber 640 udatiarrekin, gehienak alemanak. Herria 2004-09-16
Oraintxe hasten zaigu sasoirik onena, negua iritsi bitartean, udatiarrek alde egin eta gero. «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.
Hona zubia, udaberri hotz honetan geroko udatiarren zain, eta eliza. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.
Nekazariak eta udatiarrak elkar hartuak zeuden beti [...] berde izpi bat agertzen zuen lursail oro erregai bilakatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.
Bere aurrean eseri berri den familia udatiarrez jantzita dago. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 33. orr.
Donibaneko hondartzan, Paristar neska udatiar xarmant bat "dragatzen" nuen aldi guziz, nire izenaren jatorria esplikatu behar nion beti. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 154. orr.
Aurreko balkoian ikusi nuen Condomeko neska, guatekeak antolatzen zituen madrildar udatiar baten besotan barrez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.
Orduan probintzia osoko anarkistek juntadizoa egin eta hiriburuan udatiar zeuden Maldrilgo ministroak eta goi mailako jendea preso hartu zituzten Maria Cristina hotelean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.
Ortziral arrats udatiarreko trafiko urriaren mirariak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.
Arrosa udatiarren moldean gorritu zakilak eta izar ihintz odoltsuz busti aluak, egunagatik, argiztaturik erakusten zituen peep-show denda baten parrean gelditu nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.
Erredakzioko goiz udatiar aspergarria alaitzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.
Soineko motz udatiarra zeraman jantzirik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 28. orr.
Gerri-izterrak hain ongi markatzen zizkioten galtza fin udatiarrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.
Bere aurpegian metafora bako begi egartiak ikusten ditut, poesiaz biluzturiko bere mingain luzea zure alu argi eta udatiarra miresten. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.