Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, mahastien orde, hasi ziren fruitudun arbola landatzen, sagar, mertxika, aran, udareondo. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.
Baratzeko zuhaitz batzuk seinalatu zizkion, Laertesek berari umetan oparituak: hamahiru udareondo, hamar sagarrondo eta berrogei pikuondo. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 184. orr.
Baratze batean zegoen hilobia, haizearen mende, paretatxo baten pean, eta mertxikondoak eta udareondoak makurtzen ziren paretatxoaren gainetik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 266. orr.
Gure burrasoek sua pizten zuten, sekulako puska zahar, erramu aldaxka eta belar tzar erretzeko eta handik hurbil, Jondoni Joaniren udare ondoak fruituak ontzen hasiak zituela. Herria 2005-06-23
Udareondoko adar batetik bestera. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.