Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.
Baziren udareak, intxaurrak, gaztanbera, ganbak, patata frijituak eta errefauak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.
Udareak egurra bezain gogorrak ziren eta gustua ere halakoxea zuten; txerri batek ere ez zituzkeen jango. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Besteek azukre uretan beratu udareak dirudite. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.
Kanpai baten edo udare baten tankerakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.
-Txermena ez, Ilargi, udarea da hori. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 186. orr.
Gero, udare barietateak, udare zuriak, ingalaterrakoak, beurre udareak, San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, beste batzuk luzeak, beltxarga lepoekin edo sorbalda apoplektikoekin, sabelak horiak eta berdeak, karmin pittin batez edertuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Burua zapi beltzaren azpian sartuta dauka morroiak, eta, kamera enfokatu ondoren, lokarri batetik zintzilik dagoen udarea estutu du. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.
Belarritako batzuk hautatzen zituen, koral faltsuzko udare batzuk, urrezko arrosa batzuetatik zintzilik zeudenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Udarea udare berriaren gainean zahartzen da, sagarra sagarraren gainean, mahatsa mahatsaren gainean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.
Gure aitari fruta ongi heldua gustatzen zitzaion; horregatik, guri udare mailatua edo joa tokatzen zitzaigunean, hari ematen genion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.
Atseden hartu du soilik masusta bat, udare makatz bat edo basaranak biltzeko, ahoa estutu, ezpainak zuritu eta egarria sosegatzen baitute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.
A, zuen udare ustelak ematen dizkidazue! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.
Udare formako perlak ditun, ezta? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.
Alice udare-puska luzeak gaztarekin nahasita jaten ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 484. orr.
Bazkaria xerbitxatua izanen da 13:30tan: entsalada, paella on bat, ardi gasna eta udare tarta, kafea eta ondoko, denak 20 e. Herria 2004-07-29
Haize bolada batek zirimolatu zizkion alargun gazte eta ederrari udare xanpuarekin garbitutako adats belakitsuak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 49. orr.
Sasoi horretakoa da Agustin deunak Aitortzak liburuan, bere autobiografian, kontatzen digun udare lapurreta. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.
Neskazaharrak, udare plater bat eraman nahi zuela eta, egun hartan labea zer ordutan egongo zen bero galdetu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.
Kardaberak eta baxa-udareak eta belar-kondotxoak jatera ohitua ez dago ba nire urdaila. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.