Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

udaltzaingo (askotan U larriz) iz herri edo hiri bateko udaltzainen multzoa; udaltzainek betetzen duten zerbitzu publikoa.

Udaltzaingoak Espainiako Poliziaren esku utzi zituen hiru gazteak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Oinarrizko datuak usadioko deiak eginez bildurik -Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Gobernuaren Delegazioa-, 450 karaktereko albistea argitaratuko nukeen, eguneko trafiko istripuen laburpenaren eta poliziak hiriko Alde Zaharreko gamelu tikien kontra egindako azken sarekadaren kronikaren artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak errepidetik kentzen dituzte ibilgailuak, istripuak saihesteko.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Esaten diedanean ni bizi naizen hirian lau polizia mota daudela, ertzaintza, polizia nazionala, guardia zibila eta udaltzaingoa, ez didate sinesten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Udalak Udaltzaingoa bidali zuen atzo elizara, hustu zezaten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Atxilotutakoak Udaltzaingoaren polizia etxera eraman zituztela jakinarazi zuen Iruñeko Udalak atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

"Ardura gehiegizkoa bere egitekoan aritzean" idatzi zuten Udaltzaingoak ireki zuen espedientean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Bilboko Udaltzaingoaren drogaren kontrako taldeak «egin ohi dituen sarekada ikusgarri horietako batean» [...].  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Azken hiru urteotan 56 bat borroka-zakur aurkitu ditu Bilboko Udaltzaingoak eta debekuzko zakurtegi ugari.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus