Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakunde bakoitzak bere ardura eremua du: Donostiako Udalarena Donostiako udalerrira mugatzen da; Gipuzkoako Foru Aldundiarena, berriz, Gipuzkoa osora. Berria - Kultura 2004-11-10
Udalerriak Stirone erreka ukitzen duen aldean, Taro ibaitik gertu, Fontanelle herria dago, zabal eta eguzkitsua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 23. orr.
Noel Mamere Begles herriko alkateak konboia udalerritik igarotzea debekatu zuen atzo. Berria - Gaiak 2004-10-05
Santutxuk, Bolueta eta Begoñak udalerriko 4. barrutia osatzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Umbriako Nocera, Asistik 20 bat km-ra zegoen; Satriano, berriz, Asis udalerriko auzunea zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.
Olague, Anue Udalerriko hiriburua da, Iruñeko Merindadean. Berria - Kirola 2004-04-17
Amazoniako udalerri askok ere bat egin dute enpresa handiekin. Berria - Gaiak 2004-08-20
Iturri batzuen arabera, Al Fatak 13 udalerritan irabazi du, eta Hamasek bederatzitan. Berria - Mundua 2004-12-26
Udalerriko eta auzo herrietako handi-mandi guztiak egoitzan bildurik zeudela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.
Herriko etxean (udaletxean) honki jina egin deigü Ezenaro jaun auzapezak, erranez eüskararen alde zer egiten düan Hendaiako herriak (udalerriak). Herria 2002-10-10
Udalerriak alkate serio eta dedikazio osokoa behar du. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 51. orr.
Udalerrietako erroldetan, baina, 122.300 atzerritar inguru ageri ziren joan den urtarrileko datuetan. Berria - Harian 2005-05-11
Ez baita berdin 200 biztanleko udalerri bat edo Erkidegoko administrazio zabala. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 157. orr.
Gure ardurapeko udalerritik atera baino lehen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 137. orr.
Hiriak kristau-apezpiku baten egoitza zen herria esan nahi izan zuen, eta ez bere autogobernu zibilerako erakundeak zeuzkan eta erromatar errepublikako udalerri gisa gutuna hartutako herria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
Espainiako Udalerrien Federazioak (FEMP) antolatutako Udal demokratikoen 25. urteurrena. Berria - Mundua 2006-02-09
EAEko Udalerrien Elkartearen (Eudel) «proposamen antisozialak» onartu izana kritikatu zuen ELAk. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Lehengo La Puebla de Bolivar hemendik aurrera Ziortza-Bolibar udalerri independentea dela erabaki zutelako Bizkaiko Batzar Nagusiek. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
Bost komunitatetan biltzen diren 27 Udalerri Autonomo Matxino Zapatistak (MAREZ) gobernatzeko. Berria - Mundua 2004-08-12
Udalerri demokratikoen 25. urteurrena ospatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Mozioak aurkeztuko dituzte Euskal Herriko udalerririk handienetako udaletan datozen hilabeteetan. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Teknikari taldeak 10.000 biztanletik gorako udalerri guztietara zabalduko dira (gaur egun 40 daude, baina soilik udalerri nagusietan). Berria - Euskal Herria 2004-11-10
Zakurra duten etxeetako %37,4 udalerri txikietan daude (2.000 biztanle baino gutxiagokoak). Berria - Euskal Herria 2004-08-14
Beste udalerri nazionalisten alkateek Aritzetako errauste plantari dagozkien erabakiak hartzea ez dut onartu. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) euskararen birika ekologikoa da, euskararen Amazonas oihana. Berria - Harian 2005-05-14
euskal herriko udalerri (3); udalerri autonomo (4); udalerri autonomoen (3); udalerri bihurtu (3); udalerri demokratikoen (4); udalerri euskaldunen (11); udalerri euskaldunen mankomunitatea (5); udalerri independente (4); udalerri propioa (3)
eaeko udalerrien (4); espainiako udalerrien (8); espainiako udalerrien federazioak (5); herrialde guztietako udalerrien (4); udalerrien arteko harremanak (6); udalerrien federazioak (5)