Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udalbatza bere osoan agertu da horretara, hiruretan, eguzki galdatan, Goihenetxe alkatea buru, eta bere kontseilari guztiek inguratuta. Txillardegi «Putzu», 1999 - 361. orr.
Gasteizko Udaleko udalbatzak Boulevard merkataritza gunearen salmenta ikertuko duen batzordea eratzea onartu du. Berria - Ekonomia 2004-02-21
Udalbatzako eskuindarrei lelo hura entzuteak ez ziela graziarik egiten esan zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.
Berriki, Udalbatzak, osoko bilkuran bilduta, haren zorra barkatzeko erabakia hartu du boz batez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 31. orr.
Ez al du langileak beste edonork adina eskubide udalbatzan egoteko? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 177. orr.
Olaztiko Udalbatzaren dimisioa eskatu zuen atzo Olaztiko Herria Aurrera izeneko plataformak. Berria - Euskal Herria 2004-02-03
Donostiako Udalbatzak, ezohiko bilkuran, Plan Orokorraren Aurrerapenaren irizpide dokumentua onartu zuen atzo. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
Urriaren 4an Martin Ugalde Orradre idazle eta kazetari euskaltzalea hil eta handik 14 egunera Andoaingo Osoko Udalbatzak adierazpena onartu zuen, aho batez, herriko seme kutunaren gizatasuna eta eskuzabaltasuna nabarmenduz. Berria - Kultura 2004-10-22
Ibarretxek, udalbatza aretoko horman jarritako oroigarri-plaka erakutsi zuen. Atzetik jarraika areto txiki hartatik kanpora atera ziren denak eta udalbatza aretoa hutsik geratu zen. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Eztabaida baretzen ez zela ikusita, alkateak udalbatza bertan behera uztea erabaki zuen. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
Berriki, elkarteak mozioa aurkeztu zuen udalbatzan eztabaidatzeko. Berria - Harian 2006-04-14