Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

udaberri (orobat udabarri g.er.) 1 iz lau urtaroetatik lehena, Lurraren iparraldean martxoaren 21etik ekainaren 21 era hedatzen dena; neguaren ondoko urtaroa, lurralde epeletan landareak hostatzen eta loratzen direna. ik primadera; udalehen.

Iragan zen negua eta iragan zen udaberria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.

1537ko udaberrian, etorritako bide beretik joan ziren Donibanetik biarnesak eta gainerako gaskoiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

1569ko udaberri hartan, ez zegoen kinka goxoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Udaberria zen, eta gau hartan berriro kontatu zion istorioa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 218. orr.

Goiz zetorren udaberria.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 15. orr.

Udaberri dugu, esna zaitezte neskatilok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Udaberria, hirian, promesa bat da: mendian zerbait gertatzen ari dela adierazten du, eta aldaketa horrek guri zelanbait erasan diezagukeela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.

Udaberria, gozotasun urreztatuaz itoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Udaberrian eta udan, baratzea eta loreak zaintzen zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

Bilboko udaberrian harrapatu nau ETAren su-etenak, Bilbo itxuraldatu honetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Udaberriak lore txuriz janzten ditu arbolarik goiztiarrenak, sahatsa, gereziondoa edo elur-arantza kasu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Elurrez estalia agertu da mendia, sasoiz kanpo, aski aurreratua baita udaberria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Udaberrian sartu ginela ere bada denbora puska bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.

Badirudi udaberriak etorkizun emankorrago baten promesak dakartzala guztientzat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Udaberriak edertasun paregabez jantziak zituen hango bazterrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Udaberriaren atarian bageunden ere, paisaia negukoa zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Euria ari zuen berriz, udaberriko euri usu geldoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Udaberriko egun distiratsua zen iritsi nintzenean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 34. orr.

Udaberriko gau zoragarriak urtzen ari zen elurraren usaina hedatzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

Udaberriko lehen egunak, gaua iritsi ahala, negura itzultzen dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.

Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz-argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Bere masaila guri udaberriko arrosa bezain gorriak dardaraka ari zitzaizkiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 252. orr.

Udaberriko arrantzaldiari ekin ziotenetik harrapaketa eskasak egin dituzte Euskal Herriko arrantzaleek.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Egunsentia bezain segur helduko da, euria bezala etorriko zaigu, udaberriko euria lur-hondora bezala.  Elizen arteko biblia   Os 6,3

Dassault Le Figaroren jabe da udaberritik.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Barandiaran museoaren beste bi guneak datorren urteko udaberrirako egongo dira prest.  Berria - Harian   2006-03-03

Haren ahotsa koloretsua baitzen, udaberria bezain koloretsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hona zubia, udaberri hotz honetan geroko udatiarren zain, eta eliza.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Ekainean beti, udaberri minean, sasoi betean egoten zen garaiantxe!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Elur-erauntsien eta hotz gogorreko egun hitsen erdian, udaberri hurbilak aitzindari bidaltzen zuen noizean behin egun eguzkitsu bat. Zuhaitz distiratsuei lurruna zerien udaberri goiztiarreko aire zuri, trinko eta beroan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Aspaldian ez omen zen izana Parisen hain udaberri ezti eta ederrik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 100. orr.

Udaberri hotzak, udarik gabeko udaberriak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 115. orr.

Pazko ondoretsuan zen, udaberri bete-betea, hain zuzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 29. orr.

Zoin goxoak, zerua garbi-garbia, udaberri beteko igande goizak!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 171. orr.

Gaurkoak ezagun du argia, beroa eta udaberri peto-petoaren trazakoa datorrela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Iazko udaberrian Nafarroa Gamazoren kontra nola altxatu zen azaltzen zuelarik, ileak laztu arte berotzen gintuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 372. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Udaberri-egun eder batean menditarrak Araratera bidean joan ziren berriz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 37. orr.

Soroan erditu zen udaberri goiz batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Udaberri hasierako gau hauek, neguko oroitzapena bailitzan gordetzen duten freskura sentitzen hasi naiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

Udaberri hastapenean oinez egin dudan bidea, orain beribilez egitea bitxi zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Harrituta begiratu nion, hamar urte baineramatzan Jutlandiako kostaldera udaberri garaian azaltzen ziren baleak aztertzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.

Ur gardenez ureztaturiko leku zoragarri batera iritsi ziren; belar heze ederrez estalia zegoen, udaberri-lorez apaindua eta mota guztietako zuhaitz atseginez betea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.

Fruituek, haien inguruan, udaberri usain freskoa zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

4 irud/hed

Parisko negua betiereko udaberria zen. Elizaren udaberria hemen dugu gure atean, umil umila bai eta ere esperantzez betea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

Beti gabiltza biluzik, jaio berri, hil berri, argia baita gure izaera eta gure existentzia, gure aldea eta gure ifrentzua, gure udazkena eta gure udaberria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

5 urte.

Maiena Garatek hirurogeita bi udaberri zituen eta menturaz hurrengoa ez zuen ezagutuko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Hamazazpi udaberri zeuzkan Maddik, esperantzetan Irazeta etxalde txikira ezkontarazi zutenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Hamalau udaberritako neskatoa alabaina komentu batera bidali eta oinordeko gisa iloba umezurtz bat har zezaten aholkatu zien apezak. ik udaberridun.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

6 udaberri-ziza

Apiril honek badizu beste ezaugarri fin askoa ere: sasoi honetan plazara ohi dena eta garesti ordaintzen dena, udaberri-ziza edo xuxa leun gozo finen lurrin eta bixtaren zoria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

udaberri aldean (5); udaberri aldera (5); udaberri betean (5); udaberri egun (3); udaberri eta uda (4); udaberri glutentsua (3); udaberri goiz (6); udaberri goiz batean (3); udaberri hasierako (5); udaberri osoan (3); udaberri usain (3)

elizaren udaberria (3); udaberria ailegatu da (3); udaberria arte (6); udaberria da (5); udaberria dantzan (5); udaberria eta uda (5); udaberria hasi (3); udaberria hasten (3); udaberria heltzearekin (3); udaberria iritsi (4); udaberria izan (3); udaberria zen (14)

datorren udaberrian (6); datorren urteko udaberrian (6); fiordoa udaberrian (3); heldu den udaberrian (3); helduden udaberrian (10); hurrengo udaberrian (10); iazko udaberrian (9); iragan udaberrian (4); joan den udaberrian (7); joanden udaberrian (6); neguan eta udaberrian (5); ondoko udaberrian (4); udaberrian egin (6); udaberrian egingo (7); udaberrian eta udan (5); udaberrian eta udazkenean (5); udaberrian hasi (4); udaberrian hasiko (5); udaberrian izango (5); udaberrian sartu (5); urteko udaberrian (10)

udaberriarekin batera (4)

udaberriaren atarian (3); udaberriaren beharrak (3); udaberriaren hasiera (3); udaberriaren hasierako (3)

udaberriaz geroztik (6)

helduden udaberriko (5); milaka udaberriko (3)

udaberriko aire (3); udaberriko arrats (3); udaberriko arratsalde (3); udaberriko bertso (6); udaberriko bertso saioak (4); udaberriko bozen (3); udaberriko bozetan (3); udaberriko egun (21); udaberriko egun batez (3); udaberriko egun eguzkitsu (3); udaberriko egun zoragarri (5); udaberriko eguraldi (5); udaberriko eguzkia (3); udaberriko eguzkiak (3); udaberriko euria (4); udaberriko gau (6); udaberriko goiz (8); udaberriko ibilaldia (6); udaberriko klasikoa (12); udaberriko klasikoan (4); udaberriko lasterketa (6); udaberriko lore (4); udaberriko loreak (3); udaberriko musikaldiak (12); udaberriko tenporak (3)

udaberrira arte (9)

udaberrirako prest (4); urteko udaberrirako (3)

udaberritik aurrera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus