Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ubular izond aho gingilarena, aho gingilari dagokiona.
Hots ubularren izenaren iturria aho-gingilaren latinezko uvula deituran da, noski. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
Berez, ez euskaraz ez gaztelaniaz ez dago hots ubularrik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
Arrunta baita gure artean dardarkari hobikariaren ordez, dardarkari ubularra egiten duten hiztunen kasua. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
Frantsesezko dardarkaria, "r" idazten dena alegia, ubularra da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
Frantsesez r ubularra ahoskatzea baldin bada ohiko erabilera, halere, hiztun batzuek r apiko-albeolarra ahoskatzen dute. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 154. orr.