Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Libertè, Ègalitè, fraternitè inskripzioa zuen petakak, eta hitz haien ondoan, itsasoan ubera utziz zihoan belaontzi baten grabatua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.
Txalupa bakoitzak uzten du bere ubera badian, eta esan liteke izei bana daramatela atoian, adarrak oro zilar. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.
Haren uberan Galerna bakailaontzia zetorren, lehortegien flotakoa, bandera faxistarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.
Chargeux Reunis konpainiako Croix itsasontziaren ubera atzean uzten ari da Europa eta gerra hotsak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.
Hala ere, sinets iezadazu, arrantzako kabotajeko zamako trasatlantiko guztien tutuak ozentzen dira behin eta berriz neure gogoan, ortzimugaz haraindian gorde den baforearen uberak gure begietan irakiten jarraitzen duen bezain luzaz... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 281. orr.
Nik ez nekien putz egiten ez eragiten baina, musikari plantan azaldu nintzen Bristol-en Andoni Olabe lagun nuela edo, zuzen esanda, haren uberan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.
Odessako portutik zuzenean etorria zen Potiomkin hark iraultzaren oihartzuna zekarkigun, ubera, baina ez ziguten armarik eskuratzen ahal. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.
Ontzi honek, haatik, iraultzaren ubera darama bazterrik bazter munduko itsasoetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.
Halako traizio bat bezala bizi du patu saihetsezin hori, etsita murgiltzen da aitak utzitako uberan, haren erantzukizunak begietan lehertzen zaizkio hoteletako ispiluetan bere aurpegiari so egitean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 27. orr.
Bidaiatzean, gure lorratza uzten al goaz, itsasoan ontzi ubera bezala? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.
Estuarioa Praça dos Restauradores pareko uberatik zeharkatzen du, marea behera dagoela aprobetxatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.
Mogueimek ezin dezake estuarioko bigarren adarra uberatik pasa, ez eta marea behera egonik ere, sakonagoa baita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.