Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sokak zintzurra tinkatu arau hanpatzen eta ubeltzen zen kondenatuaren bisaia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.
"Bir" delako hori gomazko zerrenda bat zen, gaixo zegoen behatzari estu-estu lotzen zitzaiona behatza ubeltzen zen arte. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.
Ezpainak ubeldu egiten zitzaizkion, eskuak dardaran hasten. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.
Haginak zuritu eta mihia ubelduko zaizkio. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.
Berehala ubeldu zitzaidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.
Besoa ubeldua nuen ezpatakada batez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.
Betondoak arrunt ubelduak zituen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.
Ipurmasailak ubelduak dauzkadala ikusi ahal izan dut. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.
Maianak azietak erortzen eta hausten entzuten zituen, gorputzak ubeltzen zituzten ukabila kasken oihar elkorrak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.
Musu eman nion, ubelduta ez zeukan leku bakanetako batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.
Ohean zegoen nire maistra, aurpegia ubelduta, begi bat oso-oso puztuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 188. orr.
Argazkietan, ubeldutako gorputz biluzia ospitaleko ohe gainean etzanda. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 93. orr.
Euskal txirrindularitza ubelduta dago, aspaldian jaso dituen kolperik latzenak eta kupidagabeenak jaso zituen atzo. Berria - Kirola 2004-06-03
Orduan Arianek ezpain ubelduak eskainiko zizkion musua emateko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 387. orr.
Nekea antzematen zaio betazal ubelduen atzean. «Bizia lo», 2003 - 28. orr.
Musu eman nion lepoan, non baitzuen azote baten aztarna ubeldua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 582. orr.
Andresaren bisaia ubeldua nire aldera bihurtu zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.
Sudurra atzaparkatua, belarria urratua, masaila ubeldua, galtzak apurtuak, horra Max jangela-egongelako atea bultzatzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.