Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trapezoide (corpusean ez dago; ETCn 81 agerraldi) iz lauki irregularra, beste batekiko paraleloa den alde bat ere ez duena; eskumuturreko hezurra.

Eta oraingoan, oldartsuki, une batez geratu ere egin gabe, hasierako marrazkia trapezoidearen antzeko irudi bihurtu zuen, erronbo bat, eta soka bat lotu zion... eta mutiko bat. ETC-literatura, saiakera   Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona, Oliver Sacks (Amaia Astobiza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Ez da hain traketsa trapezoideaETC-literatura, saiakera   Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011

Kate bat zen, norbaitek ekartzen zuen gure etxera eta guk, egun gutxiren buruan, beste etxe batera eramaten genuen, amabirjinaren gona trapezoidea egurrezko atetxoen atzean gorde ondoren. ETC-literatura, saiakera   Zuri-beltzeko argazkiak, Arantxa Urretabizkaia, Pamiela, 2014

Trapezoide formako pala izan ohi da, biktima non dagoen jakindakoan elurra kendu eta hura ateratzeko ezinbestekoa. ETC-prentsa   Berria, 2014-01-31

Farmakoa hodiz kanpo ematen bada, zero denboratik odol-mailaren azken puntura bitarteko AUC hiruki batez eta trapezoidez osatua dago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Mendebaldea Almirantegoaren aurrean zegoen espazio hutsa zen; jauregiaren aurrean, trapezoide-forma deserosoko eta garrantzi eskaseko eraikinak zeuden. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

Gai horretan, honako hauek azaldu ditu: poligonoaren nozioa, triangeluen sailkapena aldeen arabera (aldekidea, isoszelea eta eskalenoa) eta angeluen arabera (zuzena, zorrotza eta kamutsa); eta laukien sailkapena aldeen paralelotasunaren arabera (trapezoidea, trapezioa eta paralelogramoa). ETC-zientzia, zuzenbidea   Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010

VH1 mailan, aldiz, garrantzia emango zaio lauki konplexuagoak eta haien barneko elementuak ezaugarritzeari: erronboa, erronboidea, trapezioa edota trapezoideaETC-zientzia, zuzenbidea   Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018

Halaber, ermita inguruko haitzetan X. eta XI. mende bitartekoa diren bi hilobi antropomorfoak dira, trapezoide formakoak eta ingerada zehatzak dituztenak. ETC-entziklopedia   Atxispeko San Pedro ermita, Wikipedia

Trapezoide edo lauki baten azalera haren diagonalen arteko distantziek eta hauek eratzen duten angeluaren sinuaren arteko biderkadura zati bi da. ETC-entziklopedia   Azalera, Wikipedia

Sekzioa trapezoide-formakoa edo laukizuzena izaten zuen, alde bat mendiko mazelan hondeatua, eta bestea murru edo lur-ezponda batek itxia. ETC-entziklopedia   Burdinola, Wikipedia

Artile xerloak luzeak ziren eta zenbaitetan trapezoide itxura hartzen zuten, edo pintzel itxura ere, era zabalean. ETC-entziklopedia   Erronkariko ardi, Wikipedia

Estrategeiona, Atenasko agoran dagoen trapezoide formako eraikin bat da. ETC-entziklopedia   Estrategeion, Wikipedia

Gerendiaingo herrigunetik gertu trapezoide itxurako Brontze Aroko aizkora bat aurkitu da. ETC-entziklopedia   Gerendiain (Elortzibar) , Wikipedia

Baina Hominido guztietan sudurraren hezurraren irekierak trapezoide itxura du, beste Catarrhini guztietan obala den bitartean. ETC-entziklopedia   Hominidae, Wikipedia

Karpoko bigarren ilarako hirugarren hezurra da eta eskafoide, trapezoide eta kako-hezur gakodun hezurrekin artikulatzen da. ETC-entziklopedia   Karpoko hezur handi, Wikipedia

Alde proximalean hezur pisiformeak, semilunarrak, piramidalak eta eskafoidesak mugatzen dute karpoko tunela, alde distalean aldiz trapezioak, trapezoideak, handiak eta gakoak mugatzen dute. ETC-entziklopedia   Karpoko kanalaren sindrome, Wikipedia

Trapezoide: elkarren arteko alde paralelorik ez duena. ETC-entziklopedia   Lauki, Wikipedia

Hemen, ligamentu trapezoide eta konoideoa lotzen dira. ETC-entziklopedia   Lepauztai, Wikipedia

Karpoko hezurren artean, eskafoide eta trapezoidearekin artikulatzen da. ETC-entziklopedia   Trapezio (hezurra) , Wikipedia

Trapezoidea lau aldeko poligono itxi bat da, bere lau aldeetako bakar bat bera ere ez duena beste batekiko paraleloan. ETC-entziklopedia   Trapezoide, Wikipedia

Trapezoidea "(Multangulu minus)" eskumuturreko hezur bat da, bikoitia, laburra eta hanpatua. Eta, bere formari dagokionez, trapezoide formakoa. ETC-entziklopedia   Trapezoide (hezurra) , Wikipedia

Gaur egun, trapezoide forma du, eta bere hari kopurua, 20 eta 30 bitartean dago. ETC-entziklopedia   Zitara, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus