Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trapezoidal (corpusean ez dago; ETCn 120 agerraldi) izond trapezoide forma duena.

[...] eta, horrez gain, giltza ildaskatua eta erlojua kate batera lotzeko erabiltzen den kako trapezoidala ere bai. ETC-literatura, saiakera   Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona, Oliver Sacks (Amaia Astobiza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hogei kilometrora, berrogeira, berrogeita hamarrera, ikusi ahala urruti, mendi solteak begiztatzen ziren, gehienak trapezoidalak, okreak eta beltzak. ETC-literatura, saiakera   Nevadako egunak, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2013

119koa erabat ezberdina da, irregularragoa; hiru irtenune trapezoidal ditu, artilleriako piezen kokaleku, ziurrenik. ETC-prentsa   Berria, 2008-01-11

Mahai trapezoidal handi bat eta goitik eskegitako argi pantailaduna izan dira elementu eszeniko ia bakarrak, eta nolabaiteko giro etxetiarra eman diote lanari. ETC-prentsa   Berria, 2011-06-03

Etxebizitzen oinplanta gehienak errektangeluarrak dira; hala ere, bestelako formarik ere ager dezakete, hala nola, karratua, trapezoidala, zein L-itxurakoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan, Karmele Artetxe (arg.), UEU, 2001

Izan ere, hurbilean grabatzen ari diren objektibo fokulaburrek (angeluzabalak) distortsio geometrikoak sor ditzakete (distortsio trapezoidala), eta objektibo fokuluzeek (angeluestuak) foku-sakonera murritza izan dezakete. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Zubi batez finkatutako bi zutiko dituen zertxa trapezoidalaETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

AUCren kalkulu zehatza egiteko, honako bi metodo hauetako bat erabili behar da: arau trapezoidala edo odol-mailaren ekuazioak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Forma trapezoidala zuen, mendebaldeko ertzean zabaltzen zena, agora zegoen terraza estuaren formagatik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

Gaur egun, oin trapezoidala eta hiru altuera ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019

Tokia arretaz aztertuz gero, gazteluaren hondakinen nondik norakoak antzeman daitezke: oinplano trapezoidaleko esparru nagusia, 500 bat metro karratukoa, eta hari hegoaldetik erantsita eta beheragoko maila batean, bigarren esparru bat, 250 metro karratukoa. ETC-entziklopedia   Aitzorrotz, Wikipedia

Ganbera gaur egun trapezoidala da, baina esparru errektangular bat osatzen zuen. ETC-entziklopedia   Andatzako estazio megalitikoa, Wikipedia

Atzealdea harlangaitzezkoa da, eta zehar-sekzio bertikala trapezoidala du, zabalagoa oinarrian -ez dakigu sekzioaren zabalera zenbat den-, morteroz betea. ETC-entziklopedia   Errotabarri (Gizaburuaga) , Wikipedia

Guneko atala erakin irregular bat zen eta honen ostean, beste trapezoidal-sektore bat, baliteke kuartelak izatea. ETC-entziklopedia   Eurialo (gaztelua) , Wikipedia

Ataripeko zatiari dagokion gainerako fatxadan, baoak irekitzen dira bilbaduraren egituran; angeluzuzenak eta trapezoidalak dira -fatxadaren horma pikoan daudenak-, bi horiek landu gabe ageri dira. ETC-entziklopedia   Isuntza Goikoa baserria, Wikipedia

Fatxadak, bestalde, Neoeuskal estiloa neoeuskal estilokoak dira, teilatu trapezoidalak, Enkarterriko zenbait gunetako herrixka tipikoak gogora ekartzen dituztenak. ETC-entziklopedia   La Humanitaria Kooperatiba, Wikipedia

Trapezoidalak: bainera itxura dute. ETC-entziklopedia   Lañuko leizeak, Wikipedia

Logela honen forma ez zen laukizuzena baizik eta trapezoidala, eta egurrez eginda dagoela dirudi. ETC-entziklopedia   Logela Arlesen, Wikipedia

Tunika trapezoidal bat janzten du. ETC-entziklopedia   Lutbelscottio, Wikipedia

Miru buztana esapideak esanahi ugari ditu, denak miruaren buztanaren itxura trapezio trapezoidalarekin zerikusia dutenak: ETC-entziklopedia   Miru buztan, Wikipedia

Miru buztana, batzuetan mirubuztana, pieza ar batez eta pieza eme batez eginiko mihiztadura mota bat da, miruaren buztanaren itxura duena, hots, trapezoidalaETC-entziklopedia   Miru buztan (mihiztadura) , Wikipedia

Zubiko barrak 23 metro luze ziren eta, azpialdean, behar bezala txarrantxatutako euskarri trapezoidal deformaezina zuten. ETC-entziklopedia   Mollarri, Wikipedia

Atondoak eta ganberak, oinplano trapezoidala duenak, patioa hartzen dute. ETC-entziklopedia   Nafarroako Parlamentua, Wikipedia

Sasi trapezoidala den ezpelezko taulatxoa da. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Zikiratzaile txilibitua, Wikipedia

Eraikin mota honek normalean izan ohi duen azalera baino handiagoko oinplano arinki trapezoidala zuen jatorrian. ETC-entziklopedia   Zubileta dorrea, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus