Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gay, lesbiana, trabesti, drag queen eta trans guztiek Bilbon toki lasai, libre eta alaia ukan zezaten. ETC-literatura, saiakera Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda, Susa, 2007
Beltza izatea, pobrea izatea, langilea izatea, hego hemisferiokoa izatea, transa izatea, itsu edo gorra izatea... ETC-literatura, saiakera Erreka haizea, Sonia González, Susa, 2018
Gau hartan Toto famatuaren monologoa errepikatzen zuen antzezle trans bat bazen, zaintsua, umoretsua, azalekoa baina ahalkerik ez zeukana. ETC-literatura, saiakera Ezer gabe hobe, Itxaro Borda, Susa, 2009
Azken urteotan, queer theory delakoak eta horren eragina jaso duten homosexualen eskubideen aldeko mugimenduak eta genero feminismoak bere egin dute trans sentsibilitatearen aldarria, eta hortik definitu da ere binarismoa heterofaxista dela, nolabait patriarkatuarekin lotuz. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 197 zbk., , 2013 - uztaila_ abuztua
Les Bascos batasunaren hegal pean, aurreko ekaina hondarrean ireki zen Ipar Euskal Herriko eta Hego Landetako gay jendeak, lesbianak, trans eta queer oldeak juntatzeko lekurik egokiena. ETC-literatura, saiakera Ultimes déchets, Itxaro Borda, Maiatz, 2015
Genero-identifikazioarekin lotutako auziak ere badaude, ikasi dugu ezin dugula generoaz hitz egin termino bitarren bidez, eta gai mordoa azaleratu dira trans jendearen eta genero-disidenteak direnen eskubideen harira. ETC-literatura, saiakera Emakumeak, arraza eta klasea, Angela Davis (Danele Sarriugarte), Jakin / Elkar, 2016
Adibide bat: egun hauetan trans errealitateak gero eta ikusgarritasun handiagoa du komunikabideetan, eta badirudi aurrerapauso handi bat eman dela gure gizartean; korronte bat indartzen ari da ondo ikusten duena neska moduan designatutako ume edo gazte batek mutila dela esatea eta alderantziz. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 222 zbk., , 2017 - uztaila_ urria
Ordurako, jada militante feminista nintzen, herriko Herne Neska Taldean aritzen nintzen, baita unibertsitateko talde feministan ere, eta, egun nahiko agerikoa badirudi ere, orduan ez zen hain garbi ikusten trans borrokaren eta feminismoaren arteko lotura. ETC-literatura, saiakera Moio, Kattalin Miner, Elkar, 2019
Baina pentsatzen jarrita zergatik ez afrikarra, zergatik ez hegoamerikarra, edo ozeaniarra? Zuritasun heterosexual abertzale honetatik aterako gintuzkeen edozein ongi legoke: marikita izan, edo emakume gizon jalea, lesbiana kamioi bat, emakume beltz transa, diasporako euskaldun estatubatuarra. ETC-prentsa Argia, 2008-12-07
Gay, lesbiana, trabesti, drag queen eta trans guztiek Bilbon toki lasai, libre eta alaia ukan zezaten. ETC-prentsa Berria, 2007-05-27
Ingurugiro horretan, aniztasuna bermatzeko falta zaizkigulako, eska genezake Uxue Apaolazaren artikulu baten hariarik lotuz: hemen eta han, non daude gay-ak, lesbianak, trans-ak? ETC-prentsa Berria, 2008-01-30
Ez dio ardura zer zaren, gizon, emakume, gay, trans, bi, hetero, aberats edo pobre, gazte edo zaharra, zer egiten duzun baizik, hitz horiekin dio. ETC-prentsa Berria, 2008-11-02
Orain, hemen, nornahi aurrean dugula, modua izan behar dugu ahotsa goratu eta beldurrik gabe esan ahal izateko: "Bai, maritxua naiz, eta zer?","bai, bollera naiz, ezin da ala?", "bai, trans naiz, inporta al zaizu ba?". ETC-prentsa Berria, 2008-01-12
2009ko Zinegoak, Bilboko gay-lesbo-trans nazioarteko zinemaldian estreinatuko da urtarrilaren 30ean, Arriaga antzokian. ETC-prentsa Berria, 2009-01-09
Trans eta Intersex Borrokarako Eguna deituta zeukan atzoko transexualitatea despatologizatzearen aldeko nazioarteko sareak, eta transexualitatea eritasuna ez dela aldarrikatu zuten Donostian, Gasteizen eta Bilbon. ETC-prentsa Berria, 2009-10-18
Bigarren mailan, berriz, beltzak, horiak, gorriak, ijitoak, emakumeak, agureak, homo-trans-bi-sexualak... eta ni bezalako beste hainbat inuzente. ETC-prentsa Berria, 2010-09-21
"Etorkinei, emakumeei eta gay, trans eta lesbianei aholkua eta informazioa" eskaintzea izango da bulegoaren xede nagusia, haren esanetan. ETC-prentsa Berria, 2011-05-17
Frantzian azkenik homofobia ekintzen kopurua emendatzen ari da, leku publikoetan, saltegietan, laidoak, irainak, emakume, gizon ala trans-ekiko eraso fisiko latzak barne. ETC-prentsa Berria, 2011-05-20
Ez zuen emakume batek proposatu orain gay, lesbiana, bisexual eta trans-en mugimendu bateratuaren buruan erabiltzen den sei koloreko bandera. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-28
Emakume transa eta beltza izan zen Jackie Shane, eta kultuzko R&: B eta soul abeslari bilakatu zen. ETC-prentsa Berria, 2018-01-14
Transa... bueno, zure barruan dagoen arazo bat dela onartzen baldin baduzu, tira! Baina ez kuestionatu eredu bitarra, faborez, jarraitu kaiola arrosa eta urdinak eraikitzen. ETC-prentsa Berria, 2019-06-26
Nahi gabe edo nahita egindako iraina nolabait arintzearren, kide naizen taldeak 2005ean ohorezko saria eman zion euskal gay mugimenduaren hastapenetan -oraindik ere trantsizioaren hastapenetan geundelarik- manifestazioetako lehen lerroan joaten ziren trans haietako bati. ETC-prentsa Argia, 2007-02-18
Baina trabestismoa ez nirea, ez nuen neure burua trans kontuetan ikusten, ez zen nirea, eta orduan feminismoarekin konpondu nuen neukan ezinegona. ETC-prentsa Argia, 2010-02-14
Guk, feministen, boileren, maritxuen, trans-en eta beste EKOanimalien artean hezitako gorputzak, desobedientziarako adierazpen politak jorratu ditugu. ETC-prentsa Berria, 2012-01-10
Eta irakurketa hori lan arlo guztietara aplikatuz, ahaztu gabe kontuan hartu behar dela zenbait kolektiboren berariazko zaurgarritasuna; trans kolektiboarena, adibidez. ETC-prentsa Berria, 2012-05-17
Geroago, testu laburrak: «Egurra eman digute», «Tino? Madrilgo aktibista Trans bat? hartu dute», gero, ezer ez. ETC-prentsa Berria, 2012-10-02
Horri esaten diote antolatzaileek arte ekoizpen feminista: aldarrikapen queer, trans eta feministak, teoria kritiko queer eta feministak eta arte feministak eskainitako ikusgarritasun berritzaileak hartzen dituen arteari. ETC-prentsa Berria, 2013-07-23
Brasilek txapelketatik kanpo utzi Txile, langa eta Julio Cesar atezaina lagun, eta eztanda egin zuen festak Rion, les, gay, trans eta bisexualen harrotasunaren egunarekin bat etorrita, inauterien errepikapen inprobisatuan. ETC-prentsa Berria, 2014-07-01
Zer ekarpen egiten diote sexualitateak eta trans ikuspegiak intersekzionalitateari? ETC-prentsa Berria, 2014-12-28
Telesailetan bezala, homosexual edo trans bat ateraz, moderno itxura erraz irabazten duzu eta hori du Espainiakoak lehen helburu, frankismoaren biktimak edo GALekoak, inolako baketzerik, barnean hartzen ez dituen modernitate geruzatxoa. ETC-prentsa Berria, 2014-06-26
Hamargarren artikulua: Emakume izatea, maritxu aritzea, trans aldarrikatzea oraindik amaitu ez den borroka da. ETC-prentsa Berria, 2014-11-04
Baztertutako kolektiboak gaitzetsi eta trans mota guztiak kriminalizatzen dituzten politikak ere badira genero indarkeria: instituzioek iraunarazitakoa, hain zuzen ere. ETC-prentsa Berria, 2015-03-08
Generoa bizitzeko modu eta intentsitate asko daude, baina kontuan izan behar dugu trans batzuek eredu binarioenean kokatzen dutela beren burua. ETC-prentsa Berria, 2015-06-28
Nora Gomez emakume transa da, eta Andraize zentroko profesionalek artatu dute, azken hiru urteotan. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2018-09-14
Handik aurrera ezagutu ditut hamarnaka transexual eta transgenero, eta trans izaera hori mila modutan bizitzeko aukerak daudela ere ikusi dut. ETC-prentsa Berria, 2015-06-28
Beti izan badira trans bizipenak eduki dituzten pertsonak, zergatik sortzen dute bizipen horiek horrenbesteko ezinegona orain? ETC-prentsa Berria, 2015-06-28
Egitasmo okupatzaile, autogestionatu eta feminista horren bidez, emakume, bollera, trans eta feministek euren «beharrei» erantzuteko espazio bat sortu nahi dute. ETC-prentsa Berria, 2015-08-08
Emakumeak, lesbianak, trans-ak, aniztasun funtzionalekoak, kaleratuak, pobreak eta feminismora gerturatu nahi duten gorputz eta eragileen arteko aliantza bat osatzen ari gara. ETC-prentsa Berria, 2015-03-08
Horregatik trans-identitateen despatologizazioaren aldeko borrokak feminismoarekin lotura zuzena dauka. ETC-prentsa Argia, 2013-12-01
Gauza berbera gertatzen da lesbiana (edo gay, edo trans) izatearekin: badakigu edozein momentutan lesbofobiarekin topo egingo dugula. ETC-prentsa Argia, 2014-03-02
Andre, gizon, hermafrodita, homo, lesbo, quirk, trans, hetero eta dena delakoen eguna iritsi bidean bedi protesta ere errespetuan oinarritua. ETC-prentsa Goienkaria, 2014-11-28
Indarkeria orok du justifikatzen duen diskurtso bat oinarrian, eta AEBetan paperik gabe bizi direnek, emakumeek, trans-ek... kezkatzeko arrazoi handiak dauzkate. ETC-prentsa Berria, 2016-11-10
"Gaur milioika emakume, lesbiana, trans eta trabesti mobilizatu gara mundu guztian, eta karrikara atera gara gure bizitzen eta gure eskubideen alde, gure nahien eta gure autonomiaren alde", azaldu zuten lehenbiziko puntuan. ETC-prentsa Berria, 2018-03-09
Martxoaren 8an emakumeek eginiko lanuztea su motelean egosi zen luzaro, kalean, baina azken urteotan borrokagune batuak dira emakume, trabesti, trans, lesbiana eta bisexual askoren gorputzak. ETC-prentsa Berria, 2018-03-11
ILGA Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersexualen Nazioarteko Elkarteak zabaldu duen informazioaren arabera, 2015ean 1.500 pertsona atxilotu zituzten Indian 377. artikulua baliatuta. ETC-prentsa Berria, 2018-09-07
Arlet Rivera aktibista trans-aren ustez, «El Salvador estatu feminizida bat da, eta emakumeok eskubiderik gabe bizirik irautera behartuta gaude». ETC-prentsa Berria, 2018-11-14
Oso zaila da homosexualentzat, trans pertsonentzat eta guraso ezkongabeentzat. ETC-prentsa Berria, 2018-02-23
Orain dela lau urte, behar handia nuen trans gisa agertu eta hori aldarrikatzeko: orain, ez dit hainbesteko minik ematen noizbait femeninoan mintzo bazaizkit. ETC-prentsa Berria, 2018-03-23
Hasieran, trans errealitateak aldarrikatu behar genituen, OME Osasunaren Mundu Erakundeak transexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zezan. ETC-prentsa Berria, 2018-06-29
Haurrek ez dute esaten trans direnik. ETC-prentsa Berria, 2018-07-22
Berriro daukagu lan horietan emakumeekiko eta lesbiana, gay, trans eta queerrekiko lotura, biopolitikaren itzala, periferien isla sexuaren eta sexualitatearen gaia lantzean. ETC-zientzia, zuzenbidea Gorputza eta generoa, Gema Lasarte / Amaia Alvarez Uria, UEU, 2014
LGTBIQ errealitateak eta lesbianismoa hautua politikoa: sigla horiek lesbianak, gay, trans, bisexual, queer, intersexual eta bestelako identitate eta praktika anitzak ikusarazi eta izendatu nahi ditu. ETC-entziklopedia Identitate sexual, Wikipedia
Trans gida gazteentzat eta... hezkuntza eragileentzat. ETC-entziklopedia Inmaculada Mujika, Wikipedia
Lege horren bidez, gay eta trans izuaren defentsak deiturikoen eraginkortasuna murriztuko zen, eta gai hori aitzindaria izan zen San Frantziskoko Barrutiko Fiskal gisa izan zuen agintaldian. ETC-entziklopedia Kamala Harris, Wikipedia
Teknika honen emaitza trans-gantzik gabeko produktuak dira. ETC-entziklopedia Kimika berde, Wikipedia
Hala, trans horrek bollerak, beltzak, putak, txiroak... beregain hartzea du helburu, eta, noski, horien harteko harremanak kontuan hartzea. ETC-entziklopedia Medeak, Wikipedia
2002tik hitz egiten da trans pertsonei buruz, lehenago "zoroak" edo "trabestiak" baitziren. ETC-entziklopedia Queer, Wikipedia
Emaitza gisa, hamaika urte zituela kalean bizitzen hasi eta drag (termino hori 60ko eta 70eko hamarkadetan, trans pertsonei deitzen erabiltzen zen) komunitate batean sartu zen. ETC-entziklopedia Sylvia Rivera, Wikipedia
Pertsona jaiotzaz esleitu zitzaion sexuarekin identifikatzen ez bada, pertsona hori "Trans" izango da; aldiz, jaiotzaz esleitu zaion sexuarekin bat egiten badu, pertsona hori "Cis" edo "Cisgenero" izango da. ETC-entziklopedia Transexualismo, Wikipedia
Klabe-hitzak: bermea, kolesterol, farmazian bakarrik salgai, bifidus, aminoazido, bio-, omega3 eta omega6, antioxidatzaile, kontrol zorrotzak, nutrizioa, gantz-azido saturatuak," trans" gantzak, etc. ETC-prentsa Berria, 2007-02-24
Osasunaren eta ongizatearen mesedetarako berariazko produktuak: trans gantzen ordez olioa, gatz gutxiago dutenak, depresioa uxatzekoak, lo egiten laguntzen dutenak, edo viagraren antzekoak dauzkatenak, kafeinaz pizten gaituztenak, gure gustuko aromez lurrindutakoak, beste herrialde batzuetan legezkoak diren substantzia psikotropikoak dituztenak, etc. ETC-prentsa Berria, 2009-04-18
Trans koiperik gabeko Eroski produktuez gain, frutak, barazkiak, arraina eta oliba olioa merkatuko ditu. ETC-prentsa Berria, 2009-04-28
Erne janaren gantzarekin: hobe dugu haragi, arrautza, esne eta esnekien koipea urritu eta opil industrial eta (erdarakadaz esan dezagun) prekozinatuen "trans" gantzak seko uztea, kaltegarriak ditugulako. ETC-prentsa Berria, 2010-01-16
Bere produktuetatik trans koipeak kendu ditu Eroskik. ETC-prentsa Berria, 2010-04-23
Batetik, animalia-jatorriko koipe saturatuen kontsumoa murriztu behar da -haragia, hestebeteak, esnekiak, osoak batez ere- eta baita, janari aurrekozinatuetan, opil industrialetan, galleta eta antzekoetan hain ugariak diren trans koipeak ere. ETC-prentsa Berria, 2011-03-29
Azkenik, partzialki hidrogenatutako gantzak (trans bezala ere ezagunak) dauzkagu; produktuak merkatuan luzaroago iraun dezaten, saturatu gabeko gantzak hidrogenatu eta horren ondorioz sortzen den koipe mota da. ETC-prentsa Argia, 2010-06-20
Aurten trans gantzik ez: partzialki hidrogenaturiko landarezko olioak (kakahuete, palma, koko) osagai dituen elikagairik ez. ETC-prentsa Berria, 2012-01-21
Ohituraz, egunerokotasunean trans koipe eta partzialki hidrogenatutako gantz azidoak dituzten janariak ez kontsumitzea gomendatzen da. ETC-prentsa Berria, 2013-10-15
Hori gerta ez dadin, trans koipeak murriztu behar dira: opil industrialak eta aurrez prestatutako jakiak, batez ere. ETC-prentsa Berria, 2013-12-10
Trans motako gantzak: landarezko olioak hidrogenatzearen ondoriozko hauek aseak baino biziki arriskutsuagoak dira. ETC-prentsa Berria, 2014-03-29
Trans gantzak, zokoratze bidean. ETC-prentsa Berria, 2015-09-09
Saihestu jaki prozesatuak, opil industrialak, aperitiboak eta trans koipeak edo gantz hidrogenatuak dituztenak. ETC-prentsa Argia, 2014-10-26
Gantz-azido motari dagokionez, aseek eta trans motakoek energiaren % 10 ez gainditzea, monoasegabeek % 10-20 osatzea, poliasegabeek % 7-10 artean osatzea eta kolesterolaren edukia gehienez 300 mg/egun izatea gomendatzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007
Partzialki hidrogenatutako koipeak edo trans gantzak: era naturalean animalia-jatorrikoak dira eta hausnarkarien esnean eta gantzean daude. ETC-zientzia, zuzenbidea Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010
Gainera, ahalik eta trans gantz gutxiena hartzea gomendatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea 2 motako diabetes mellitusa kudeatzeko gida praktikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Industrialki prozesatutako elikagaietan azido honen zati bat hidrogenoarekin saturatu behar da jakia egonkorragoa izan dadin, gantz hidrogenatuak eta trans gantz-azidoak sortzen dituena, gure gorputzean koipe saturatu bezala funtzionatzen dutenak. ETC-entziklopedia Azido linoleiko, Wikipedia
Hala ere, ikerketa berriek diotenez, benetan kaltegarriak diren gantz-azidoak trans motakoak dira, neurri handi batean dentsitate txikiko lipoproteina LDL kolesterol (kolesterol "txarra" deitua) maila igotzen dutenak, honek arteriosklerosi eragiten duelarik. ETC-entziklopedia Gantz-azido ase, Wikipedia
Industrian erabiltzeko askotan hidrogenatu egiten da, eta prozesu horretan osasunarentzako kaltegarriak diren trans koipeak sortzen dira. ETC-entziklopedia Soja olio, Wikipedia
Gantz-azido ase asko eta trans gantz-azido asko ematen ditu. ETC-entziklopedia Txokolate beltz, Wikipedia
Beren hizkera korapilatsua erabiliz, batzuetan egin ohi duten bezala, biologoek trans konfigurazio deitzen diote lehen egoerari, eta cis konfigurazio bigarrenari. ETC-literatura, saiakera Biziaren izaera, C. H. Waddington (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Kasu batzuetan, alkohol elaidikoaren trans isomeroak bakarrik ahalbidetzen du emultsio egonkorrak lortzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Bi mutazioak pare bereko kideetan ageri direnean (hots, mutazio bat guraso bakoitzeko) esaten da mutazioak trans konfigurazioan daudela. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
EEz-tik proteina sintetizatu berriak dakartzaten besikulek bat egiten dute Golgi aparatuaren cis alde ganbileko zisternekin, eta prozesatutako proteinak, gero, organuluaren trans alde ahurreko zisternetan sortutako besikulen bidez irteten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Alde bereko ordezkatzaileei cis (cis, latinez, "alde berean") deritze; aurkako aldeetakoei, berriz, trans (trans, latinez, "beste aldean"). ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
C=C lotura bikoitzak galarazi egiten duenez C-C ardatzaren inguruan nahierara biratzea, bi isomero-formak, cis eta trans, ez dira baliokideak, eta propietate fisiko eta kimiko desberdinak dituzte; adibidez, cis forma polarra da, eta trans forma, berriz, ez. ETC-zientzia, zuzenbidea Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009
Gluzidoak bezalaxe L (cis) eta D (trans) motakoak daude NH2 taldearen kokapenaren araberakoa, eskuinean egonez gero D eta ezkerrean L. ETC-entziklopedia Aminoazido, Wikipedia
Haien arteko desberdintasuna metiloek duten norabidean dago, izan ere, "zis" isomeroan metiloek norabide bera dute, baina "trans" isomeroan aurkako norabideak dituzte (ez dezagun ahaztu lotura bikoitzeko bi atomoak eta beraien 4 ordezkatzaileak oinarri berean daudela). ETC-entziklopedia Buteno, Wikipedia
Golgi aparatuaren "trans" aldea. ETC-entziklopedia Erretikulu endoplasmatiko, Wikipedia
Hauen artean bi isomero topatzen dira, trans konfigurazioa eta katekina izena jasotzen dutenak eta cis konfigurazioa daukatenak eta epikatekina izenez ezagutzen direnak. ETC-entziklopedia Katekina, Wikipedia