Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trontza (orobat trontze) 1 iz bi muturretan eskutokia duen zerra handia. ik arpan.

Enbor horiek aizkolariek eta trontzalariek landuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-10-06

Sokatiran, Sakanaren eta Giriziaren arteko neurketa, eta, trontzan, Lezaungo Itziar eta Lopez, eta, Ainhoa eta Bixente.  Berria - Kirola   2004-12-10

Zazpi kirol izango dira ikusgai: ingude-altxatzea, harri-jasotzea, aitzurrez egurra ebakitzea, aizkora, lasto-altxatzea, trontza eta orga jokoa.  Berria - Kirola   2004-05-22

Baina entrama galanta eman zion eta, indarrez eta abilidadez, trontza asmarazi horrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.

Trontzeak uste ote du trontzalaria baino gehiago denik?  Elizen arteko biblia   Is 10,15

2 trontza-zerra

Europa zaharreko goldeen zain zauden alorrak, hango trontza-zerren zain haritz eta gaztainak, hango pikatxoien zain mendi-muinetako aberastasunak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus