Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tzarkeria (orobat tzarkeri g.er.) 1 iz ipar gaiztakeria, txarkeria.

-Nola har dezakezu haren aldea egin zituen tzarkeria guzien ondotik?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 113. orr.

Luzaiden ibili zen Karlos VII., ez zutelarik alta biziki maite, hemen gaindi tzarkeri frango egin zuelakotz eta ere jendea gaizki tratatu anitz aldiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.

Jakin zuelarik berriz ere zerbait tzarkeria gogoan zutela Luzaidekoek, bidean gorde zen lagun zenbaitekin, zanpatu zituzten, hamabi preso ereman, horietan alkatea, hura baitzen beti holako jokoen asmatzalea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 100. orr.

Neu egin ninduten tzarkeria okaztagarri horren erantzule.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 132. orr.

Denboraren buruan delako aitamek aitortu dute beste auziperatu guziak gezurrez zituztela salatuak, mendekio hutsez eta tzarkeriaz.  Herria   2004-05-27

Itxura guzien arabera, norbaitek du su eman, tzarkeriaz eta mendekioz.  Herria   2005-06-02

Ez nintzen ari tzarkeriaz baina bertute eskasez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

Itsuskerian eta tzarkerian ari girelakotz dute herra hori guretzat.  Herria   2002-11-14

2 (hitz elkartuetan)

Baina Estatuari ez zitzaion aski eta beste tzarkeri hazi mota bat erein zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus