Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ebek txuteak prestatzeko parafernalia guztia lehenbiziko tiraderan gordetzen du. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Txute bat ezin da taberna bateko komunean sartu, trankil eta intimitatean egin beharreko gauza da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.
Euren bizimoduaren beldur, euren etsipenaren beldur, euren egunen beldur: txutea sartu eta hurrengorako dirua atera, txutea eta dirua, txutea eta dirua... egunez egun, astez aste, urtez urte... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 33. orr.
Hau txute bat bezala duk, txo! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.
M.H.D. toxikomanoa da, eta eguneroko bere kezka bakarra heroina txute bat edo bi sartzeko behar duen dirua lortzea da. Pako Aristi «Note book», 2005 - 13. orr.