Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zartaginean etengabe darabiltza txurroak eta porrak. Nolako txurroak egiten dituzte, handi-handiak? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 18. orr.
Nik txurro batzuk frijitu, eta txurroak txokolatean sartuta jan genituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.
Kafearekin txurroak jan nituen, ohi denez hotz eta koipetsu zeudenak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.
Azken txurroa hartu, zatitu eta erdia eman diot, irribarre eginez. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 89. orr.
Kafea xigorkiekin edo txokolatea txurro egin berriekin hartzera. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.
Ez dute Eguberriko argiek, txokolateek eta txurroen olio usainek berotzen Baionako karriketako hotza. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Tomas Javierre delako haren kasua etorri zaio Antoniori gogora txurroen usainarekin batera. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 93. orr.
Hau ez da txurroak egiteko lantegi bat. Berria - Kirola 2004-11-20
Eguerdietan txurro saltzaileek kauserak egiteari ekiten zioten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 85. orr.
Madrek dena ondo-ondo bildu zuen txurro paperetan eta kanpora atera zenean begiak gorri-gorri zituen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 141. orr.
Gainera, Lezama ez dela «txurro fabrika bat» gogorarazi zuen, eta klubean sortzen diren jokalariei garrantzia eman behar zaiela. Berria - Kirola 2004-11-17
Txurroetan bildutako txima luzeak zituen mutiletako batek, leotardo tankerako galtza elastiko beltzak zituzten jantziak, neska zein mutil, bizpahiruk... Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.
Ileetako txurroek apenas uzten dioten errepidea ikusten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 166. orr.