Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txuri (541 agerraldi, 96 liburu eta 55 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian zuri agertzen da) 1 iz adkor zuria.

Paper txurian zirriborro bat egiten denean bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Zaldi gainean zihoan Margarita, txapel txuriz eta amazona beltzez jantzirik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 233. orr.

Kattalinek jantzi berri du tulezko gonatxo txuri arina.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Lilyren xarma begi txinatar haiek zirela, bere aurpegitxo txuri ximur hartan zeharka jarriak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 31. orr.

Emakumeek zapi txuri bana atera zuten soinekoaren poltsikotik eta negar malkoak xukatu zituzten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 98. orr.

Miarritze teilatu gorri eta kontraleiho berdeko herri txuria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Gauza hauek ez dira agerian esatekoak, badakit, eta horregatixe (eta zure itzal txuriegia bixitzearren) esango ditut hemen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Bandera txuri-urdinen uhinak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Babarrun txuria eta ortuariak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.

Basoerdi bana ardo txuri jarri digute, freskoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

'Txuria, gorria eta berdea!', erakutsi nion. ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 txuri-beltz (orobat txuribeltz) izond adkor zuri-beltza.

Eta hementxe du hiltzea eta akabera gogoetatxo txuri-beltz honek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Paretetan makina bat lagunen argazki eta karikaturen fotokopia nahikoa gardenak zeuden zintzilikaturik, bata bestearen gainean, mosaiko txuri-beltz barrokoa osatuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.

The Cruise izeneko txuribeltzezko dokumental bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

Egin diot, txuribeltzeko karretea daraman argazki kamerarekin, inor odolez ez orbantzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 123. orr.

3 txuri-gorri izond adkor zuri-gorria.
4 txuri-gorri-berde (orobat txurigorriberde) izond adkor zuri-gorri-berdea.

Euskadiko trapu txuri-gorri-berdea udaletxeko balkoian jaso zuten momentuan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Euskara aberri bat dela diote poeta txurigorriberdeek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

5 txuri-urdin (orobat txuriurdin g.er.) izond/iz Real Sociedad futbol taldearena, talde hori dagokiona.

Atzelari txuri-urdinak ere ez ziren batere egoki aritu jokoz kanpokoaren bila.  Berria - Kirola   2006-03-19

Talde txuri-urdinak Malaga gaindi-tuko balu, 45 puntu batuko lituzte.  Berria - Kirola   2004-05-12

Azken hamar minutuetan ederki sufritu zuten txuri-urdinek, baita Anoetan zeuden jarraitzaileak ere.  Berria - Kirola   2004-12-05

Lan duina eta txukuna egin zuten txuri-urdinek, baina ezertarako ez zien balio izan.  Berria - Kirola   2006-03-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus