Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txupito iz likore kopuru txikia, oso edontzi txikian zerbitzatzen dena; edontzi hori.

Hurbildu barrara txupito bana eskatzera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 82. orr.

-Idoiaren eskuetatik banandu zituen bereak whisky txupitoa kolpe batez husteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 146. orr.

Amaitu egin zait txupitoa...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 83. orr.

Txupitoa hartu eta ahora eramateko keinua egin baina, zirkin bihurri batekin katxiaren barrura bota du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.

"Hau ez duk ba urdekumea izango?", esan du Dinok, hatzak katxiaren barrura sartu eta txupitoa ateratzen hasi den bitartean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus