Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txupatu, txupa(tu), txupatzen 1 du ad miaztu, xurgatu.

Leire ogia txupatzen ari eta, denak berari begira.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.

Gure amaren jostundegiko botoiak txupatzea gustatzen zitzaidan, bezeroen jantzientzako botoi zoragarri batzuk, esnegainaren kolorekoak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 176. orr.

-Desizoztu eta berotu on bat eman ondotik, bai itxurari bai usainari erreparatuz gero, primeran eta hatz-mamiak txupatzeko moduan dagoela dirudi.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.

Emakumeak beti lortzen zuen sinestaraztea ordura arte inori ere ez ziola zakila txupatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.

Txupazak hemen, errepikatu nuen, ez nekien jendeak elkar miazkatzen zuen edo ez, barrenak agindu zidan, horrela deskribatuko nuke orain.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Txupazkidazu pezoiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.

Natxok keinu zantarra eginez erantzun dio kamioi gidariari: "txupadak zinbel punta, mamanton horrek!"  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

2 irud/hed

Plazer handiz eta aditu-airez azalpenak ematen zituen kazetarien aurrean, kamera txupatzeko presak gertatutakoaz informaziorik batere lortzea galarazi zion arren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.

Eta agorreko esaminekin ez kezkatu, hori txupatuta zegok eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus