Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txupa iz adkor jaka.
Freskatu egin du eta txupa bat hartu beharko nuke. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.
Txupa kenduta bular guriak nabari zaizkio, ez handiak ere, baina bai ongi biribilduak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.
Txuparen kremailera goraino jaso dut, kaskoa ukondoraino sartu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 161. orr.
Neska barrura dator; txupa beltza, kotoizko galtza marroiak, ez oso estuak ere, eta kaskoa ezker ukalondoan trabatua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.
Larruzko txupa darama jantzita eta, neskak hurbil-hurbiletik zerbait esaten dionean, hagin ilara zuria agerian utzita egiten du barre. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 58. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
larruzko txupa (3)