Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txungo 1 izond adkor txar arraioa.
To! txungoa behar dik horrek... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.
Donostiatik Leioara eta Leioatik Donostiara autobusez noala, sarri konturatzen naiz bidaia ez dela gauzarik txungoena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 121. orr.
2 (adizlagun gisa) gaizki arraio.
Hau txungo jarri duk. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 45. orr.