Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Quenu ohi baino gehiago txunditu zen, kinka larri hartan hain egoki ikusita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.
Eguzkia igo zenean, txunditu egin zen ikuspegi haren edertasun bikainaren aurrean: "ezin nuen sinetsi ere egin; ederra zen zinez". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.
Baserri hartako saguek, tropa hura ikusita, izango zuten norekin harritu eta zerekin txunditu. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.
Yusuf izutua zegoen, txunditua. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 60. orr.
Lavender Brownek txundituta zirudien, baina ia beste guztiek eskuak ahora eraman zituzten izututa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.
Inguruko aberastasunei begira, txunditurik zeuden bi gazteak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.
Franco bera ere txundituta zegoen bere pinturarekin, gai baitzen margotzeko eta barnekoa kanporatzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.
Txundituta konturatu nintzen ni ez nintzela ez mundu batekoa ez bestekoa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 14. orr.
Bere zorte onaz txundituta, Harryk azkar alde egin zuen bulegotik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.
Anaia hura txundituta eta lotsaturik geratu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 615. orr.
-Ezin ederragoa duk gero -xuxurlatu zuen Claudek, guztiz txunditurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Arras txunditurik nengoen, entzuten ari nintzenak liluraturik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 106. orr.
Harry txundituarena egiten saiatu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.
Abokatu defentsariak agurtu ondoren, eta haien begi errukior, erruduntasun-adierazle eta ezintasunez txundituei ihes eginez, [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.
Ezerk ez nau harritzen hartatik; ez txunditzen ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.
Nire adiskidearen maneren koherentzia faltak, haien lotura ezak, berehala txunditu ninduen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.
Hurrengo kale kantoian zain duzula txundituko zaituen emakumea. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 34. orr.
Ikara sentitu nuen pentsaturik ez zela geratuko txundi nintzakeen gauzarik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 172. orr.
Hegaztiek «aho zabalik, txundituta uzten dituzte txangozaleak erakusten duten edertasunagatik». Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Hari lotuak zeuden, bada, bere aztikeriaz txunditurik baitzeuzkan. Elizen arteko biblia Eg 8,11
Haren hitz harrigarriek erabat txunditurik utzi ninduten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 235. orr.
Hitz bitxi haiek guztiak esaten zituelarik ahots goraz, edonor txunditzeko moduan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Txunditu egin baininduen haren adierazpenaren segurantziak, besterik ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.
Han geldituko zen txunditzen zuten irudiei begira-begira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.
Irakurleak txunditzeko mauka aurkitu zuelakoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.
Llum txundituta zeukala ematen zuen, baina erabat txundituta. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 75. orr.
Heriotza sarri aipatzen zuenez, gu gazteok txunditzeko boutadetzat jo genuen ateraldia. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.
Elkar txunditzen irakastea ez da eskolaren egitekoa, nonbait. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.
Zu maite ordez, zure egintzak maite dituztenak hizlari jakintsu, bikainaren entzule txundituen antzekoak dira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 143. orr.
Ikuskizun teatral bati bezala begiratuko dio saldo txundituak suteari. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.
Gero, herritar txundituei baserrira laguntzeko, horma zulotik enborra ateratzeko eta erretzeko eskatu zien. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 111. orr.
Kernan andrearen begi txundituak kotxeari begira egon ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.
-Norbait hiltzera doa! -oihu egin zuen, eta Ronen eta Hermioneren aurpegi txundituei jaramonik egin gabe, hurrengo eskailera-tartean hirunaka igo zituen mailak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 119. orr.
Txunditu baten begiak geratzen zitzaizkidan kopetaren erdian horrelako zerbait gertatzen zen aldiro. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 27. orr.
Erabateko txunditu itxurarekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 0. orr.
Galdera bat egiten asmatu nuen, txundi-txundi egina nengoen arren: [...]. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 118. orr.
Poxpolo-kutxa biltzaile bat, 50 eko urteetako aleek txundi-txundi eginik uzten zuten horietakoa. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Txundi-txundi eginda utzi gintuen denak gure jakintsuaren erakustaldi hotzak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.
Ostertzari so txundi-txundi eginda, zera pentsatu nuen: [...]. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.
begi txundituak (3)
bezain txunditurik (3); erabat txunditurik (12); erabat txunditurik utzi (3); guztiz txunditurik (3); haren irakaspenaz txunditurik (3); irakaspenaz txunditurik zegoen (3)
txunditurik begiratu (8); txunditurik begiratu zion (4); txunditurik gelditu (18); txunditurik gelditu zen (10); txunditurik geldituko (3); txunditurik gelditzen (3); txunditurik geratu (19); txunditurik geratu zen (12); txunditurik geratzen (4); txunditurik geratzen zen (3); txunditurik nago (3); txunditurik nengoen (8); txunditurik nindukan (4); txunditurik utzi (21); txunditurik utzi ninduen (4); txunditurik uzten (3); txunditurik zegoen (12); txunditurik zeuden (10)
zeharo txunditurik (10); zeharo txunditurik gelditu (4)
bera ere txundituta (4); erabat txundituta (21); erabat txundituta gelditu (3); guztiz txundituta (8); hain txundituta (6); hain zegoen txundituta (3); harry txundituta geratu (3); harryk txundituta (7); harryk txundituta begiratu (3); jendea txundituta (3); ni txundituta (5)
txundituta begiratu (12); txundituta begiratu zion (7); txundituta begiratzen (4); txundituta dago (3); txundituta daude (3); txundituta ematen zuen (3); txundituta eta lotsaz (3); txundituta gelditu (18); txundituta gelditu zen (9); txundituta gelditzen (6); txundituta geratu (44); txundituta geratu nintzen (7); txundituta geratu zen (25); txundituta geratuko (4); txundituta geratzen (9); txundituta nago (3); txundituta nengoen (4); txundituta utzi (43); txundituta utzi ninduen (7); txundituta utziko (3); txundituta uzteko (5); txundituta uzten (11); txundituta uzten ninduen (3); txundituta zegoela (6); txundituta zegoen (22); txundituta zirudien (6)
txunditzekoa da (3)