Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Stephenek umeen gisara erreakzionatu zuen hango margolan txundigarrien aurrean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.
Dena gorbernatzen duten jainkoen ahal handia eta indar txundigarria. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.
Margolanen aldamenean, eranskin txundigarri gisa, argazki batzuk zeuden. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.
Aurkikuntza txundigarria egin berria zuen Pitagorasek: bitarte musikala bi zenbakiren arteko erlazioa da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.
Zein lilurakizun txundigarriak! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.
Udaberriko egun batez, lorategian barrentzean, zirrara txundigarri bera sentitzen dut urtero. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 37. orr.
Naretasun txundigarri bat nagusitu zitzaion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.
Erraztasun txundigarriz bereganatua zuen Euler-en lan erraldoia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.
Denok liluratu gaituen prosa eder eta txundigarri horretan apur bat lokarturik. Berria - Kultura 2004-10-19
Zehaztasun ia fotografikoz dihardu Francok, kopiatzeko ahalmen mikroskopiko txundigarriz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.
Sorlekura itzulia, erabaki denendako txundigarria hartu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.
Modu txundigarrian laburbildu digu, gero, bere etxeko bizimodua. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.
Harreman hori suntsitzailea izaten da sarritan, baina, beste batzuetan [...] abaila eta espontaneitatea eman ditzake, eta modu harrigarri eta txundigarrian jokatzeko gaitasuna ere bai tarteka. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.
Bi egoeren antzekotasuna txundigarria zen, hala ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 338. orr.
Txundigarria zen gaitasun hori Stephenen kasuan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.
Hori txundigarria zen zientzialarientzat, eta batzuek uste zuten fisika klasikoaren oinarriak erabat hankazgoratzen zituela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 300. orr.
Jadanik ez zen bitxia, txundigarria baizik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 263. orr.
Zehaztasuna txundigarria zen, eta orobat marrazketa-abaila, marra-ekonomia eta marrazkien xarma eta estiloa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.
Txundigarria da benetan gorrotoa. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 82. orr.
Eszena gainean lehen kolpean ikusten duguna nahiko txundigarria da. Berria - Kultura 2004-10-29
Bestalde, kristaua bi aukerabideren artean hautatu beharrean aurkitzen da, biak izanik larriki txundigarriak: [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 346. orr.
Hori zen txundigarriena: nola lortzen zuen istant batean jabetzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.
Jendea olatuen melodia bezalakoa zen: errepikakorra, batzuetan; txundigarria, bestetan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.
Txundigarria batzuetan, jakingarria beti. Berria - Kultura 2004-02-18
· Txundigarri zitzaion, oro har, itzalen kontzeptua, argia estaltzen zuten zerena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.
Zeinuarena benetan txundigarri egin zitzaidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 345. orr.
Beste egoera tarteko bat ere izaten zen, Amyri txundigarri iruditzen zitzaiona. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.
Hara non, guztion txundigarri, gene berak aurkitzen ditugun, antzeko eginkizunekin, hainbat organismo are beren artean oso desberdinetan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 65. orr.
"Looping" txundigarri sorta bat egin zuen hegazkin zintzilikatuen hegalen inguruan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.
txundigarria da (11); txundigarria egin (3); txundigarria izan (3); txundigarria zen (7)